inprimatu
"Iru Zubi"-ri sagarduaren itxaropena
Izenburua:
"Iru Zubi"-ri sagarduaren itxaropena
Sinadura:
Joxe Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lertxundi, Joxe Mari

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
518.zk.
Orrialdea:
2

Joxe Mari

 

 Jaun prestu oyen intenziyua

 izanikan orren piña,

 nere erritarrok badala uste det

 zerbait pensatzeko aña,

 gure animak zeruratzeko

 badabiltze alegiña,

 oyen paltikan ez da gertatzen

 gu sayatuko bagiña.

 

 Munduaren saltzaillia bizi izan zan

 ogeita amairu urtiyan

 ogeita amar bere Ama ta

 Jose deunakiñ batiyan

 beste iruan txonitzak eiten

 obenlarion artiyan

 gurutze baten bere bizia

 eman zigun bitartiyan.

 

 ***

 

  "IRU ZUBI"RI SAGARDUAREN ITXAROPENA

 

 Goierriko sagarra

 dalako gordiña

 aurtengo eraria

 orrekin egiña

 lengo urtekotikan

 oso ez-berdiña

 kolore piña du

 eran gusto miña

 botilletan sartzeko

 ez da izan diña.

 

 Ona dagon tokian

 bilduko ba'giña

 pozik emango dizut

 berdintzeko aña.

 Erari jabeari

 txindizko ordaña

 bostekua estutu

 eta erabili mingaña

 zeralako prestua

 t'asko jakiña.

 

 Lorez betea dago

 zugaitzaren gaña

 krabeliña dirudi

 ain dagolakoz apaña.

 Jenerua berriz ona

 ez da "Merkaliña"

 esan atera liteke

 au bezin txaliña

 ez ba'da Frantziko

 txanpan dirudiña.

 


inprimatu