Jexuxa
ARGIA ontan jarri nai ditut
iru bat olerki berrik;
esanaz nola omenaldi bat
merezi duan "Aberri"-k;
Euzkadi'n alde orrek egin du
idazte bikaiņ ederrik:
orregatikan ez da utzi bear
erabaki ta bakarrik.
Elgoibar ortan anai on bat
guk badaukagu: "Aberri";
Euzkadi alde lana egin du
benetan ikaragarri;
gizon zindo ta jatorra dala
egiņak gaude igerri:
orregatikan bere omenez
egingo gera etorri.
Aizpa maitia zeran "Mirentxu"
nai dezunian ots egiņ;
azalduko naiz albaldin badet
ez nuke nai utsegiņ;
idazle danak agurtutzia
izango nuke atsegin;
ortxen guztiok umore aundiz
egingo degu itzegiņ.