Zure oroiz
Jauregi, Koldobika
Irten biotz-kabitik, bertso negartiak,
bertan ito baņo len negar-iturriak.
Udaberri-aurreko enara gaxoak
il-obi-bazterrean negarrez jaioak...!
Zure oroiz, Lizardi, ta zuri begira
sortu zaizkit, ta zutzat bakarrikan dira.
Il-obian zurekin bizi nai lukete...
Emaiezu txoko bat, zu esnatu-arte.
Biotz-oiuak dira ta aizkide-otoitza,
olerkari-agurra eta apaiz-otoitza.
Baņa ileta-eresi miņena, gordeta
daukat barnean, itzez ezin esan-eta.
Ba-dakizu: biotz-min sakonak, bertsotan,
olerkariak ezin abestu askotan.
Oiek ere entzuteko, baņa gaur zera gai
poesi-itxas-erdian baizaitugu alai.
Entzun, ba, nere baitan, min-eresi ituna
biotzak negar-malkoz abesten dizuna.
Au nere biotzaren utsune samiņa...!
Au bai naigabearen min etsi-eziņa...!
Nere biotzak ainbat zinduala maite,
adiskide, neonek ere ez nuan uste.
Gogo-barnekoa izan gure maitakuntza,
eriotzak askatu ezin du estuntza.
Aldiak itzaliko ez dun maite-sua,
geroak sendotzen dun besarka estua.
Ixil-unetan biok mintzatu gaitean
otoitzaren eztioz alkar poztuz orain.
Gero ortxe nauzu laister zabalik besoak:
olerkariak zartuz ez gera iltzekoak.
Ez egin, bada, negar, ene biotz bera,
ziņizmenik ez duten gaxoen antzera.
Emazte maitalea, txukatu malkoak:
ez dira negargati Zeruko gogoak.
Semetxoak, begira goruntz arratsean...
Antxen dago aitatxo Zeru ederrean.
Zarautz eta Tolosa, Euzkadi osoa...
Goruntz jaso biotzak ta alaitu gogoa
lagun bat geigo gaur guk jaunaren aurrean
bultzagai bat Euzkadi'k zorion-bidean.
Euskera gaxo orrek bai, zuk egizu negar
lurrean auzpez egon atsekabez dar-dar.
Txindor bikaņagorik berriz gizalditan
jaunak ez da sortuko zure basoetan.
Bere ereskiņa an dago negarrez txokoan.
ŋNork ote da artuko maiteki altzoan
ta kantarazi berriz abesti samiņak,
biotzondo sakonak t'eres atsegiņak?
Ixildu da betiko ereskin bikaņa,
eusko-mendietako txindor atsegiņa...
jaunak eman zigun ta jaunak kendu digu.
Naigabez Zure naia, jauna, gurtzen degu.