Aitzondo
Mutillentzako gogo jarduntzak
izan ditugu lenbizi,
Otsailla'ren ogeitaseian
arratsaldetikan asi.
Egi ederrak eta mardulak
ortxen ditugu ikasi.
Txorakeriak utzi ta denok
jarrai daiogun Jesus'i.
Aita Laskibar izandu degu
mutillen zuzendaria,
gure aldetik kendu nairikan
oben gaiztoen zauria;
Sasoi beteko San Pedro'n gisa
botatzen daki sarea,
gezurrik gabe ori bai dala
animen arrantzalea.
Josulagun au etorria zan
aingeru baten antzera
gure artean arkitzen ziran
zauri guziak kentzera,
oker bidean zeuden animak
babes onian jartzera.
Lixiba ederrak egin dira ta
pozez juana da etxera.
Bere aotik egondu gera
egi bikaņan aditzen:
Ludi ontako egun laburrak
laister dirala bukatzen.
Beti-iraunde guztian berriz
anima ez dala iltzen,
orregatik begiratzeko
zein bidetatik gabiltzen.
Astea orla igaro zan da
berriz igande goizian
milla bosteundik seireunera
Jauna artutzen baziran.
Ura bai edertasuna
ongi begiratutzian!
Modu orretan ibil gaitezen
geren denbora guztian.
Kongregazio edo billera
eder au nola daguan
Laskibar jaunak sartzia nai du
denok beronen barruan
laguntza on bat izan dezagun
gauden artean munduan,
Ama Birjiņak lagundukoigu
eriutzako orduan.
Ez daudenari deitutzen zaie
billera ortan sartzia,
eta nai degu mutil pilla bat
batian osatutzia,
lan ori artu eta ondoren
zintzoro jarraitutzia
nai baldin bada Birjiņagandik
ordain eder bat artzia.