inprimatu
Maite-opari
Izenburua:
Maite-opari
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
739.zk.
Orrialdea:
2

Maite-opari

 

Jauregi'tar Koldobika

 

 Zer dek, ene biotza, legorti eta ixil?

 Ire kanta iturria betiko ote dek il?

 

 Olerkari nauk ire abestiei esker:

 ik kanta, nik idatzi: etzekit beste ezer.

 

 Arrgatik i ixilikan, bertsorik ere ez nik.

 Nola kanta iturriak iturburua ilik?

 

 Ez dagik aspaldian irrintzirik pozez,

 naigabe deadarrik, maite deirik ere ez.

 

 Amets urdin sorgiņen kabi bero itzan len:

 iregandik eorrek dituk gaur uxatzen.

 

 Illargiaren musu legunik ez dek nai,

 ta arretik ez dek jartzen izarren izketai.

 

 Ziaro itzali al zaik kantu sutegia?

 Udaberrik ez aldik piztu gar berria?

 

 Txoriekin ez al aiz asiko kantari,

 bizitza berri baten txindor olerkari!

 

 Eusko odola maiteki ari zaiguk deika:

 Euskera ta Aberria olerkari eska.

 

 Jaiki akit, biotza, zabalduz egoak:

 ire asnasez sutu berriro bertsoak.

 

 Ez nazak utzi, gazte ta ametsez beteta:

 kantik asko oraindikan barrun dituk eta.

 

 Barrun somatzen diat eresi murmurra,

 txori kantari kabi antzeko susmurra.

 

 Abestu, ba, biotza, ta ustu ire barrena...

 Bertsoak nik maiteenak, otoitzan urrena.

 

 Oraindik ez zaidak ba, zorion auxe ken...

 Jarai dezadan bertsoz ire kantak janzten.

 

 Biok maite musuka laztandu gaitezen,

 nere bertsoak, bion semeak ditezen.

 

 Leengo semeen tankera soņan ditekenak:

 nere azal ta margo' ta ire goi kemenak.

 

 Gukin biziko dituk, gu bion pozgarri,

 aiei beti begira ta musuka sarri.

 

 Gu ilta aiek ere gukin ilko dituk, noski:

 ta zer? Guraso izanaz poz gaitezen beti.

 

 Biziko ez ote dituk, luzaroan, gu ilta,

 gure illobi gurutzan, untza lez josita?

 

 Ez ote dizkik iņork artuko etxean

 umezurz, maite egarri, geldi diranean?

 

 Ixo, ixo, biotza... Ez asi negarrez!

 Olerkariak goruntz, jo-bear dik garrez.

 

 Entzungo gure kantik iņork ez dikela..?

 Alare kanta, gauez txindorrak bezela.

 

 Ixo, ixo, biotza... Negarrik ez egin..!

 Erein zagun guk beintzat, ta lanean ekin.

 

 Zer diok, alare ilko dekela Euskera,

 t'otzez, maitasun ezaz eskale antzera..?

 

 Ori gertatzen ba da, Zeruko Jaun ona,

 Euzkadi'ri ukatu bere zoriona.

 

 Bizi bedi negarrez morrontza estuan,

 Erri aske tartean lotsez ta izkutuan.

 

 Askatasun euzkirik ez dezala ikusi,

 bere izkuntza il ondoren ez du ta merezi.

 

 Alare, ene biotza, jarraitu kantari

 Jeremias antzean, Euskalerriari.

 

 Jainko t'Euzkadirentzat gure maite gara

 gure asmo, ametsak ta gure negarra.

 

 Artu, Goiko Jaun ona, ene Aberria,

 olerkari ta seme maitezko oparia.

 

 Maite opari ontan, naizen oso doa:

 nere biotz lorontziko lore xortatxoa.

 Zure begien izpiz, ene Jaun Goikoa,

 loratuko al zait maiz lorontzi gaxoa,

 bere usaiez poz dedin Aberri gogoa,

 Euskal Erri biurtuz Euzkadi osoa.

 


inprimatu