inprimatu
Elkano'ri
Izenburua:
Elkano'ri
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
73.zk.
Orrialdea:
4

Elkano'ri

 

Jautarkol

 

 Agur eta aintza, Elkano, zuri

 gizon bulartsu ta argia!

 Zure kemena goraldu nairik

 piztu da Euskal-erria.

 Ludi osoa zuri agurka

 daukazu auzpez jarria...

 ¡Ontzitxo baten burruka gaitzan

 garaitu dezu ludia!

 

 Amets argi bat zugan piztu zan

 bein tximistaren antzera

 t'ontzitxo baten amesti ta arro

 ekiñaz beti aurrera,

 Kate gogorrez lotu zenuan

 lenengoz ludia bera.

 Geroztik auzpez ludiak dio:

 "Zu ni baño geigo zera".

 


inprimatu