inprimatu
Otsailla. (Iruritarrai)
Izenburua:
Otsailla. (Iruritarrai)
Sinadura:
Jaimerena, Jesus
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jaimerena, Jesus

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
303.zk.
Orrialdea:
1

OTSAILLA

 

Jaimenerena'tar Jesus

 

         (Iruritarrai)

 

 Iritxi zera, otsail zitala,

     elur ta euriz

         beterik.

 Iritxi zera, aro latzena

     aize, erausiz

         aserik.

 

 Otz gogorrokin ez da gogorik

     jan ta edateko

         besterik.

 Ortaz txartaña suan badego

     iraunen dugu

         bizirik.

 

 Orain, ba, obe iduritzen zait

     suan berotxo

         an egon

 Autse da, bada, nere gogoeta

     ause da gaurko

         bizi on.

 

 Nekazariak alakoetan

     umore ona

         daukate;

 lanak egiñak, or baditiztek...

     ¡beste guzia

         jan ta ase!

 

 Bakaren batek, esango zidak,

     ez duk ba arras

         bizi tzar.

 Bain ez duk dena, jan ta edatea

     badituk ere,

         gaitz lakar.

 

 Nekazariak, otz ala bero

     ekiten oi dik

         bere lan;

 goiz samar zoayek erreketara

     aitzur aundi bat

         [...]

 

 Goiz geyenena, an igaro ta,

     urdail goseaz

         badator;

 bazkaldutzen du, sasoin onean

     pipa belarra

         errekoi.

 

 Arratsaldean ez dago alper,

     ba ditik ere

         beiak.

 Arbi tsorta bat ateratzen dik

     neke guziak

         utziaz.

 

 Zatorrek gero arbietatik

     yipona soñan

         zaulirik;

 iritxiz geroz, askaritzen dik

     beien lanak

         utzirik.

 

 Agintzen ziok, morroi onari

     beyei arbia

         damayen.

 Jan biztartean, an ari zaiguk

     kaiku aundi bat,

         betetzen.

 

 ¡Gero duk ona! Opor esneak

     alaitzen ditik

         guziak.

 ¡Umore arek, ez dik erketzik!

     ¡Sasoña zaukak

         nausiak!

 


inprimatu