Jabier naiz!
Jabier
Taldean ikusi nuenean
galduta zegoela iruditu zitzaidan.
Horail-horaila, itsas koloreko begiak
txokolatez inguratua.
Atzerriko limosnatxoa zirudien.
Une batez, nire desioak nahas zitezela utzi nituen
eta arazorik gabeko haur batekin
amets egin nuen
ongi elikatua,
identifikatuko zuten gurasoekin,
etxean maitatua;
baina errealitateak berriro
engainatu egin ninduen.
Deiturarik gabeko izen bat doi-doi
beste zenbait haurride arteko bat gehiago.
Bere gorputz txikia
nortasun mikroskopikoa hartuz zihoan.
Bere aihotz bortitza
ongi zorrozturiko lapitza.
Taldean ez zen nabarmentzen jada,
behin eta berriro
bere nortasuna oihukatzen zuen
haur latindar bat besterik ez zen:
Jabier naiz!