inprimatu
Gipuscua-tarren condaira Erroma-tarren demboran
Izenburua:
Gipuscua-tarren condaira Erroma-tarren demboran
Sinadura:
Iztueta, Juan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iztueta, Juan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
341-343

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gipuscua-tarren condaira Erroma-tarren demboran

 

Iztueta, Juan Ignacio

 

 1

 

 Ogeita sei bat urte alde

 Jesus baño lenagotik,

 Etsai gogorrac etorri ziran

 Gure contra Erromatic

 Bildur aundiric ustez etzuten

 Bada izango gugatik ;

 Asmo gaistoac contrara ziran

 Egiñal egiñagatic,

 Euskaldunac bai garailariac

 Leen eta oraiñ eta beti.

 

 2

 

 Antistio-an eta Firmio

 An Marco Agriparekin,

 Octabiano buruzaria

 Ere an zuten berekin:

 Iru talderi etorri ziran

 Lau nagusi-tzar oyekin,

 Banidadea arren banderan

 Ongi zabalduarekin;.

 Modu onetan sartu ziraden

 Ausardi gogorrarekin.

 

 3

 

 Lenengo lana ateac ichi

 Ichasoz eta leorrez;

 Bañan etziran luzaro egon:

 Arpegi eman bildurrez.

 Loa gabean ariña eta

 Begiac allert egunez,

 Beala ziran balienteac

 Azi galdetzen lagunez;

 Aitaren seme irten ziraden

 Oraiñ leitutzen degunez.

 

 4

 

 Gogoan gorde leikeana du

 Seme orien esana;

 "Erromatarrac or datozkigu

 "Peleatzera gugana;

 "Aldan guzia biribillatu

 "Bear degu alcargana

 "Bildurric-gabe sartu aurrera

 "Gogor etsayaren-gana

 "Bentzi dezugun indarrarekin

 "Onunza agertzen dana.

 

 5

 

 Uste etzala samindu ziran

 Erromatar oyen farrrac,

 Gipuzcoa-co mendi mutillac

 Ziradelaco ascarrac:

 Buru zariac ere etziran

 Orientzaco aiñ charrac,

 Oñac ariñac, gorputz lirañac,

 Gogor berriz atzaparrac,

 ¡Aimbeste milla gizon mendean

 Gure probinci bacarrac!

 

 6

 

 Asi ziraden etor berrian

 Erromatarrac gogorki;

 ¿Bost bat urtean zembat pelea

 Galdu zituzten nore daki?

 Alegin asco egin det baña

 Nic au ezin erabaki;

 Gerraren gura baziran ere

 Azpertu ziran ederki;

 Soldadu arro orgullosoac

 Jolastun egonagati.

 

 7

 

 Izu-icaran arkitzen zala

 Etsayaren talderia,

 Octabiano-c atera zuan

 Erritarretan berria

 Nolabait ere agertu naiez

 Bere guda galgarria,

 Batalla onradu bat egin eta

 Batac besteri legia,

 Alzan lenena bucatu zedin

 Cantabriaco pelia.

 

 8

 

 Euskaldunen agintariae

 Ori enzutearekin:

 Eranzun zion, "conforme gera

 "Gu zure esanarekin:

 "Iru-reun mutil escojituac.

 "Emen dauscat nic nerekin,

 "Azken batalla naibadezute

 "Onela egin gurekin,

 "Buruz buruan etor-zaitezte

 "Soldadu onenarekin."

 

 9

 

 Bear-bezela cumplitu zuten

 Beren itz onorezcua,

 Señalaturic zegoan bada

 Batallaraco lecua,

 Gipuzcoa-ren onra andiraco

 Zelay bat Errezillgua.

 Makiñaren bat Erromatarrec

 Bizia utzitacua;

 Egun beretic da erri ori

 Esan dan izenecua.

 

 10

 

 Ordu ta laurden iraun zuan

 Gauza guchi gora-bera,

 Eta batalla beti bezela

 Mendi mutillen aldera;

 Erromatarrac iya guztiyac

 Erori ziran lurrera;

 Octabiano-c icusirican

 Bere gendeen galera,

 Zer gertatzen zan laizter biraldu

 Zuan Erroma aldera.

 

 11

 

 Albista ori juan da laister

 An Erromaco erdian

 Senadu danac erantzun-zuan

 Guziz colera aundian:

 "Pelea irabazi dizute

 "Chit errez beren errian;

 "Guc ere ori egingo degu

 "Nai bada geren lurrian

 "Gizonez-gizon euscaldun oyec

 "Etorri nai dutenean.

 

 12

 

 Uste gabeco eranzuera

 Arrokerizco orrekin

 Euscal mutillac berotu ziran

 Onra nai aundiarekin

 Oyarzun-en zegoen eche bat

 Lartaun-en izenarekin;

 Ango galai bat giari berriz

 Eun mendi-mutillekin;

 Peleatzeco pozez juan ziran

 Badu danac alcarrekin.

 

 13

 

 Erroma ondoco Tiber zeritzan

 Ibai bat aren erdian

 Zelai polita anche zegoan

 Arras lecu ederrian;

 Esola-esiya zeucan egiña

 Guziz arreta aundian

 Berreun gizon pelentzeco

 Ichitu orren erdian,

 Igez lecuric iñora ezta,

 Etsaya berriz aldian.

 

 14

 

 Erromatican irten ziraden

 Batallaraco lurrera:

 Cantabri-tarrac arrimatuaz

 Iba-aren baztarrera,

 Beren gabarra zulatu eta

 Bota zuten ondarrera:

 Erromatarrac ecusten ceuden

 Mendi-mutillen sarrera;

 Salto ta brinco igaro ziran

 Zelaichoaren gañera.

 

 15

 

 Erromatarrac albora ziran

 Etorri galdetutzera,

 "Ea zergatic botatzen-zuten

 "Ontzi ura baztarrora:

 "Cantabri-tarren buruzariac

 "Eranzun zion ostera;

 "Lenengo lana oraiñ goazen

 "Zelayan peleatzera,

 "Eta ondoren zuen gabarran

 "An gera beste aldera"

 

 16

 

 Noiz bait bearda bildu ziraden

 Peleara ahcarrekin,

 Bi aldetaco buruzariac

 Eun bana gizonekin:

 Lizar makillac orduco armac

 Puntan burni zorrotzakin

 Biotzac zalto egingo zuten

 Ori icustearekin;

 Erroma-tarrak geyenac iltzen

 Lenengo golpearekin.

 

 17

 

 Ogei eta bat gizon ziraden

 Illac Cantabri-tarrari,

 Larogei eta geyago berriz

 Oyec Erromatarrari;

 Euscladunac an irabaziric

 Batalla sonatu ori,

 Instante artan eldu zioten

 Etzayaren ontziari,

 Eta betico berendu zuten

 Transtiberico lur berri.

 

 18

 

 Erromatarren prezidenteac

 Senaduco itzarekin

 Euskaldun aiei au ezan zien

 Frankeza guztiarekin;

 "Alcardadean bizi nai degu

 "Oraiñ aurrera zuekin,

 "Seme ordeco nai badezute

 "Izan ill arte gurekin,

 "Egingo degu geren alabac

 "Emazte emanarekin."

 

 19

 

 Euscaldun ayec animaturic

 Guztiac baten itzera

 Erantzueran esan zioten

 "Jaun prestu orri ostera;.

 "Jarrico gera zuen alaba.

 "Onen senar izatera

 "Pake gozoan gerta gaitezen

 "Gu alcarrekin aurrera,

 "Anaitasuna guziarekin

 "Erroman bizico gera."

 

 20

 

 Bi erri oyec pake gozoan

 Orduti ziran gelditu:

 Zer gertatu zan orra nic esan

 Iñorc nui badu aditu.

 Gipuzcoa-onac bere fueroac

 Oraindaño gorde ditu:

 Probinzi onac seme leyalac

 Oraindaño izan ditu

 Aurrera ere ala dezala

 Beti dan-arte segitu.

 


inprimatu