Itziartxo
Udaberria etorri zaigu
Osto ta lore artean.
Goiz goiz abesten dute txoriak
Aritz ostotsu gaņean,
Kuku maitea maixu dutela
Guziak alaitu naiean,
Esaten digu !esnatu anaiak
Eta ekin guziak lanian...!
Mendigoietan pakea dago
Ene Mendigoizaleak,
Utzi ditzagun Uri aundi ta
Oitura nazkagarriak.
Entzun zer dion naigabeturik
Gotzai maitagarriak,
Erdel oiturak zearo utzita
Euskalduntzeko guziak...!!!