Soldadogotik bi pertsu
Itzaina, Michel (Errola)
1
Kantatzerat niazu Auch-eko kasernan,
Hemengo ichtorioz baduket zer erran.
Lau murruren artean «c'est pas toujours marrant»
Oraino ez dut kasi ontsa jartzen «en rang!»
2
Hemengo bizia da etchetik kanbio,
Ah! Churiko gaichoa! Ardiak! Adio!
Goizetik ats artean: «tu es un idiot!»
Ari «au sport!» «aux corvées», mila demonio!
3
Gure aintzindaria luze eta mehar:
Aditu dut duela aintzinatu behar.
Konplimendiak bitza ene eskutik har:
Ardura erien baitu «vous êtes un c... nard»
4
Ez da ez mirakulu kechu bada usu,
Arras kasko gogorrak gurekin baituzu.
Ezker manatu eta eskuin joaiten tutzu,
Aintzina behar eta gibelerat usu!
5
Beharrik eskualdunak adichkide gaude,
Elgarren laguntzeko bada ainitz molde!
Izanen tuk lagunak, eta ez debalde,
Soto-zain hagoeno, oi gaizo Ellande!
6
Zerbitzari famusak Cadillan ta Churi!
Zerbait nahi baduzu ez galda heieri.
Bi orenen buruan deus ez da ageri:
Zerbitzatu orduko ez zira egarri!
7
Mendiburu berekin baitute beharrik,
Huni ez da bi aldiz galdatze beharrik!
Akituaren borchaz jarri da meharrik,
Ta ainitzetan ez du onhartzen dirurik!
8
Eskualduna da ere Larre Hazpandarra.
Hori dugu kasernan ororen koifurra.
Larre ta sasietan badabil aitzurra,
Zonbait ihizir kentzen diote leiorra!
9
Barkamendu galdatuz gelditzen niz huntan,
Nahiz ainitz erteko oraino badutan.
Ezarriz ditudanak mihiaren puntan,
Ni bldur bertz-astean min nukela hankan!