inprimatu
Soldado aintzindaria
Izenburua:
Soldado aintzindaria
Sinadura:
Itzaina, Michel (Errola)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Itzaina, Mixel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
333.zk.
Orrialdea:
4

Soldado aintzindari

 

Itzaina, Michel (Errola)

 

 1

 

 Urtarrilean sortua daike, ta goiz alderat nik uste,

 Izotza ere bazitaiken ta, aize ta horma nahaste!

 Sortu orduko zarri zuketen, azkarra zenez ikusten,

 Teila gainetan omen zabilan arrapatuaren hausten!

 

 2

 

 Gizon bat duzu miresgarria, beti lanean goiz aski,

 Andreak ez du iratzartzeko zilintza beharrik naski!

 Berak bakarrik azantz egiten balio tu hamazazpi,

 Jeiki orduko kalmarazteko gu hor baigitu uroski.

 

 3

 

 Ez dakit duen gure gizona amak ttikitik utzia,

 Dudarik ez da hasteko dela esnerik jabe hazia!

 Soto batean egona daike zortzi egun ahantzia,

 Arnoarentzat kurri lezazke España eta Frantzia!

 

 4

 

 Lehen etchean guk baginuen behi ttipi bat gorria,

 Sudur chichtuka laster hasten zen, zarriz geroz uztarria...

 Deizten hasi-ta nahasten ziren esne eta ongarria,

 Horraz zer dautan oroitarazten ene nagusi berriak!!!

 

 5

 

 Erran ditaike chakur ttiki bat eta dena arrozoina,

 Buztan harro bat tripa pean ta, kanpoan berriz litaina,

 Bertze batzutan erran ditaike sortua dela arraina,

 Hain ditu aisa bikurdikatzen izterrak eta erraina!!!

 

 6

 

 Frango egunez nihauren baitan ari niz, «Gaizo Geezan!»

 Hauche duck hauche debrukeria, zer saltsan erorri hizan!

 Eta gainerat nausi horrekin huna zertaz beldur nizan,

 Etcherat joan-ta lanean beti, ez nadin geiago etzan!!!


inprimatu