inprimatu
Moderna izana gatik
Izenburua:
Moderna izana gatik
Sinadura:
Itzaina, Michel (Errola)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Itzaina, Mixel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
335.zk.
Orrialdea:
4

Moderna izana gatik

 

Itzaina, Michel (Errola)

 

 1

 

 Otoa charmanta da erdi-beltch ta grisa,

 Lau errota izaki, modernenen gisa!

 Bainan hortan joaiteko ez da behar prisa,

 Hortakotz du chofurrak ez pastu, permisa.

 

 2

 

 Zer gustian joan ginen, jaun handi, jarri-ta!

 Segur ginen karkulen egiten hasi-ta,

 Ez zutela utziko, oto hau kusi-ta,

 Permisarikan gabe holako bisita!

 

 3

 

 Jendek zioten hartaz «vachement barraqué»:

 Behatzen ziotela, kusirik berak-e,

 Oto tzarra hasten da, gelditurik tente,

 Jauzi, ostiko, putar, irrintzina ta khe!

 

 4

 

 Ah! Zer den urgulua! Ta bizkitartean,

 (Hau erraiten dautzuet hemen gutartean),

 Leihorat ezin dena jartzen da athean,

 Oto hori bichtatik itzali artean...

 

 5

 

 Denek ontsa kusi-ta, gibel ta aintzina,

 Partitu da otoa, nola erregina...

 Nagusiak: «Haiteke berriz hunat jina,

 Izanen dukalarik hortako adina!»

 

 6

 

 Gazteegi bichtan da... eta agradosa!

 Ichila ta gochoa, iduri arrosa.

 Hirian bakarrikan uzteaz gu lotsa,

 Zortzi egunik barne bailaike esposa!

 

 7

 

 Jin delarik orena permisa pasteko,

 Jaun otoak: «Ez niz ni, egina kasteko!»

 Eta emana gatik bospasei ostiko,

 Behar den tenorean ez da partituko...

 

 8

 

 Ah! otozain maitea, bizitzeko uros,

 Holako oto «jaun» bat zinez da agrados!

 Bainan kontseiluño bat, anai garelakotz,

 Permisaren pasteko bertze zerbait eros!

 

 9

 

 Guk, bidean ez nahiz kusi nor edo nor,

 Otoaren kapriza ez ginezon aithor...

 Baginabiltzalarik serio ta mokhor,

 Atcheman dugu oinez zoala Chalbador.

 

 10

 

 Chalbador plazerrekin igan da barnera,

 Bainan kobla bat dauku pollita athera.

 Erran dauku (alta zen zinez gain-behera!)

 Egiten zaukula ba, lasterka etchera...

 

 11

 

 Chalbador, holakokin ez zitela josta!

 Bide klase orotan kurritzeko prest da!

 Nahi badu, badaki egiten karraska,

 Petik goran gibelka ez daike arrasta!


inprimatu