inprimatu
Han ez zirenak
Izenburua:
Han ez zirenak
Sinadura:
Itzaina, Michel (Errola)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Itzaina, Mixel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
476.zk.
Orrialdea:
3

Han ez zirenak

 

Itzaina, Michel (Errola)

 

 1

 

 Ez ukan gatik denek hain maite dugun iguzki ederra,

 Ortzantzarekin euria baitzen zerutik heldu leherra,

 Zazpi bat ehun pasaturikan, zonbait jaunen arabera,

 Ethorri dira Itsasuraino, Eskualzalen biltzarrera,

 Eskuara maitez, eskuara horren zerbait gisaz salbatzera.

 

 2

 

 Eskuarak behar ote du jali eritasun huntarikan,

 Erremedio biziz beteak azkenekotz harturikan?

 Hortaz ez daike naski oraino erran gauza handirikan.

 Ene egungo sujeta hauche izanen da bakarrikan:

 Eskualzaterik hoberenchkonak falta zirela handikan.

 

 3

 

 Presuna batek erraiten zautan: ĢEskuarak badik, to, tira,

 Eskuararentzat hainbertze jende hunarat jinak baitira!ģ

 Bainan gizona frango segurik frantsesean ari dira;

 Ainitz menturaz ez ziren jinen egun Itsasu herrira,

 ĢIzarģ botoilak ez balu ukan duen eskualdun dirdira!

 

 4

 

 Nevadan edo nunbait galdurik bakarrik hagon artzaina,

 Odol biziaz hanpatu nahiz Herriaren eskual zaina,

 Ez zauka gauaz eskuaraz mintzo izar dagon zeru-gaina?

 Amak lehenik eskuaraz zaukan izendatu alabaina...

 Eskualzalerik hoberenchkonak, hartze duzue ordaina!

 

 5

 

 Eskual aldachka lerdenetarik zuitugu, zu, Misionesta:

 Eskual arbola, zu zaituena, ez daike aisa ezezta.

 Zuretzat gira lanean ari, delarik usuchko besta...

 Halarik ere, zu hor zira ta, ez gitaizke aise trista.

 Eskualzalerik hobereuchkonak San Frantses buru den lista!

 

 6

 

 Zonbat menditar ez dira egun etchean triste gelditu,

 Lanaren gatik ez zaizkelakotz etche ondotik mugitu?

 Ez dute nehoiz eskuararentzat espanturikan aditu,

 Bainan eskuaraz mintzo dirare, eskuarak egin baititu

 Eskualzalerik hoberenchkonek behar lehiuk moldatu...

 

 7

 

 Alta laguna, urte bat huntan, hor habilana mendian,

 Hogoi urtheko soldadoņoa etsaiaren agerian,

 Eskuaraz dituk hire berriak jiten aspaldi handian:

 Egun guziez amentsetarik hemen habila herrian;

 Eskualzalerik hoberenchkonak, gaizoak, han, Algerian!

 

 8

 

 Gachtakeria soberakinik balinbadut hemen erran,

 Bederen nehor ez bedi geldi gaizki harturikan herran:

 Ainitzendako hemen erranak gezurrak ditaizke hurran...

 Gaurkotz finitzen dut hau erranez eta, bichtan da, ez burlan:

 ĢEskualzalerik hoberenchkonek ez ote dute behar jan?ģ


inprimatu