inprimatu
Argi urratzean hegoa usoekin
Izenburua:
Argi urratzean hegoa usoekin
Sinadura:
Itzaina, Michel (Errola)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Itzaina, Mixel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1021.zk.
Orrialdea:
7

Argi urratzean hegoa usoekin

 

Itzaina, Michel (Errola)

 

 1

 

 Gau izartsuan, Aize Hegoa, largi filus lankide,

 Hor arizan da, maltzur maltzurra, antzerki triste egile.

 Sorgin zaharra, hedoiak sudur, dauzkala lanoak ile,

 Goiz hau eskutan, orai hor dabil, orraze urrez iresle!

 

 2

 

 Teatroaren oial haundia bildu aintzin iguzkiak,

 Berak dazkien selauetarik ekarriz beztimendiak,

 Harrigarriki apaintzen ditu zerua eta mendiak,

 Lurretik urrun ereman gitzan hasiko den antzerkiak!

 

 3

 

 Eki aldean ezarri ditu odolezko harrasiak,

 Mendebalago gorderik zauzkan kobreri zahar guziak.

 Han hemen erain, gris fauts dentela, iguzki hariz josiak,

 Hunkiz hain balus! Bai aingeruek parabisutik jautsiak!

 

 4

 

 Hego Nahasik dakarzka ere goitiar zinta urdinak,

 Kolorez arin edo ilunak, bainan bide ez berdinak,

 Mila bat aldiz elgarri josi, mila aldiz deseginak!

 Eta hilak izanen baitira, dolu mantalin beltx finak.

 

 5

 

 Munduak duen teatrorikan zaharrenean baigira

 Bi lehoin haundi, tzar etzanikan, Artzamendi ta Baigura,

 Gorrail beltzaan, musker ilunez beztiturikan hor dira,

 Majestaterik maltzurrenean martir gaixoen begira.

 

 6

 

 Sorgin zaharrak eliz-barneak zerurat ditu hustuak

 Hau eman ditu izaitearen lehenbiziko mustruak,

 Lurra oraino sutan zelarik, entsegu gisa sortuak,

 Zarabandaka ipar alderat doazi bila justuak!

 

 7

 

 Orai hegoak bota dezake oianetako orroa,

 Zeru gainean nunbait galtzen den irri karkaila zoroa,

 Ipar aldean agertu baite lehen usoen lerroa,

 Hegal argian dakarratela antzerkiaren geroa!

 

 8

 

 Nungo jauregi Krixtalezkotik zirezte hegaldatuak?

 Nun dira zeru zuek ikusi guretzat debekatuak?

 Aize hegoak zilarrez jauntzi inozent kondenatuak,

 Gure haur aments urrestatuen mezulari sakratuak.

 

 9

 

 Biharamunaz griņatu gabe bide luzean joaileak

 Zuek zirezte Jesusek berak eman modela pobreak.

 Eta gu berriz zuen hiltzerat abian bihotz gabeak

 Barkamendua emanen dia Jaungoiko zuen jabeak?

 

 10

 

 Diamantezko perlen dirdira, larrazken oroz berria,

 Iratzar-azu oraino luzaz gure aments egarria!

 Betikotz gazte, lorios dagon Jainko Jaunaren begia,

 Parabisuko esperantzaren hegal ukaldi argia!

 

 11

 

 Bainan zendako, libertatea, oi zuri hegalak hautsi?

 Zeridako beti ahulendako, ekaitz, galerne, erauntsi?

 Zonbat inozent odol husturik behar ote da ikusi

 Aita Jainkoa jarri artean satan beltzari nagusi?


inprimatu