inprimatu
Errenderi'tik
Izenburua:
Errenderi'tik
Sinadura:
Iturrialde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturrialde

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
628.zk.
Orrialdea:
5

Lezo'ko "Anastaxio"-ri

 

Zabaleta'tar Juan

 

 Lengo asteko ARGIA'n jarri

 dezun idatziya ori,

 biyotz pozoyak ipintzen ditu

 orrenbeste zitalkeri.

 Arriturikan egondu nazu

 zure burla ta farrari,

 ai zer nolako errespetua

 diozun aiton zarrari.

 

 "Anastaxio", entzun zaidazu,

 bide txarratik zuaz;

 obeko dezu zuzenera jo

 gero, egon gabe damuaz.

 Ezer ofentsik egin aldizu

 aitona orrek benturaz?

 Ala ez bada zabiltza formal

 zarrak errespetatuaz.

 

 "Anastaxio", para dituzu

 oso jolas itsusiyak,

 nik bezelaxe esango dute

 irakurtzeuten guziyak.

 Alde batera utzi ditzagun

 alkar ezin ikusiyak,

 ta omen geyago merezi dute

 aitona buru zuriyak.

 

 "Botuetako" egun orretan

 eskian erdi negarrez;

 orduan danak onak dirade

 Rodriguez, Perez ta Gomez.

 Gaizki esaka naiz gero ari

 arrazoi txarrak emanaz

 zuben dotriña nolakua dan

 ez da asmatzen errez.

 

 Gezurrarekin joanagatik

 betetzen aiza paperak

 besterengatik ari da bañan

 nola ibilli dira berak?

 Alcala ta Prieto'ri lasai

 zabaldu arren banderak

 bentaja aundirik apenas iñon

 ezagun duban Euskerak.

 

 AIkar onela gorratatzia

 animarentzat kalte da

 aste santuan gauden kasuan

 barkatutzia obe da.

 Zuk ainbestian maitatzen degu

 geren lurra ta Euskera,

 ¡Agur! ta urrena idazterako

 ondo kontuak atera.

 


inprimatu