inprimatu
Itz-ontzia. Ipuia
Izenburua:
Itz-ontzia. Ipuia
Sinadura:
Iturriaga, Agustin Paskual
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturriaga, Agustin Paskual

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
Orrialdea:
192

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Itz-ontzia. Ipuia

 

Iturriaga, Agustin

 

 IPUIA.

 

 Paris-en eta beste

 Erri andietan

 Ikusi oi dirade

 Asko karriketan,

 Egunaz eta gabaz,

 Gizon itz-ontziak

 Jendez inguruturik

 Daudela guztiak.

 Batek an agiten du

 Artzaren orrua,

 Besteak or gabazko

 Ontzaren kantua;

 Azkenik beste batek

 Arpegi berean

 Farra eta negarra

 Denbora batean,

 Erakusten duela

 Arpegia, ziņez,

 Alde batetik farrez,

 Bestetik negarrez.

 Aien artean zan bat

 Chikiratzallea,

 Guztien gain gaņeko

 Gurrinka gillea.

 Chit jende-asko zeukan

 Karrika buruan,

 Aoak zabaldurik,

 Bere inguruan.

 Kapa andi batean

 Zegoan bildurik,

 Bultzaka, ezin leku

 Iņolaz egiņik

 Oju egiten zioten,

 Fuera,fuera kapa,

 Beldurrez zezakean

 Zerbait ala tapa.

 Kapa kendu ondoren

 Gurriak egiten du,

 Aiņ ongi, non jendea

 Algaraz lertzen du.

 Asten da bereala

 Gurrinkari abilla

 Chapela luzaturik

 Bertan diru billa,

 Eta mutiko batek

 Dioke esaten,

 Jokatuko diola

 Gurrinka egiten.

 Apostura egiņik

 Biak dira asten

 Karrikaren erdian

 Gurrinkak egiten.

 Aditu zutenean

 Chikiratzallea,

 Oju egiten dute

 Len baņa obea;

 Eta aditurika

 Gero mutikoa

 Fuera, fuera, esanaz

 Jendea an dijoa.

 Galtzarbe sare bat du

 Mutillak agertzen,

 Eta cherrikume bat

 Dio erakusten,

 Esaten dielarik,

 Chimurchi batekin:

 

 -"Ez nik, mutiko onek

 "Dik gurrinka egin.

 "Zuek diozutenez

 "Chikiratzalleak

 "Egindizkik gurrinkak

 "Onek baņo obeak.

 "Erriak bazinduzte

 "Zuek buru zagi

 "Ez uke justizia

 "Ibilliko gaizki."

 


inprimatu