Gauzarik chikienetan da aundiena Jaungoikoa
Iturriaga, Agustin Pascual de
ĄNork esan gure
Jaungoiko onak
Gauzarik chikienetan
Poderiorik
Andienaren
Muestrak dizkigula eman!
Au ikusteko
Kondairacho bat
On da nik konta dezadan.
Inguma zuri
Itsusi batek
Oi ditu udaberrian,
Millaka arraultzak
Or-emen uzten
Masust arbolen orrian,
Au jan dezaten
Andik irtenik
Arrak alegin guztian.
Ala gertatzen
Da, zergatikan
Ozta dirade irteten,
Berealasen
Asten dirade
Gogotik ostoa jaten,
Illabetean
Guchienean
Ez dira jaten gelditzen.
Ostoz aseaz
Egiten dira
Beatza bezin lodiak,
Era orduan
Aiek aotik
Botatzen duten lirdiak
Berak jiraka
Darabiltela
Uzten ditu estaliak.
Badirudite
Ezkur-aleak
Orduan oso-osoak,
Aur-jostatzeko
Boltsa batean
Norbaitek sartutakoak;
Nork sinistatu
Bear dutela
Pistu gero onelakoak.
Uda-berria
Datorrenean
Asten dirade irteten,
Chulo bat boltsan
Egiņ ondoren,
Eta egoak zabaltzen,
Zergatik boltsan
Dauden artean
Inguma dira biurtzen.
Gero arraultzak
Amak bezala
Arbol ostoan egiņik,
Berealase
Oienchen gisa
Gelditzen dirade illik;
Gure bizia
Laburra dala
Ez degu zer kejaturik.
Aien lirdiak,
Zeitak dirudi
Armiarmaren sarea,
Boltsa gisara
Dagoalako
Du izena kapulea;
Zirikuaren
Izena artzeko
Falta zaio iruitea.
Ziriku au da
Zuria, edo
Arto bizar kolorea,
Gero bakoitzak
Ematen dio
Nai baldin badu obea;
Purpurarena
Jantzi beauena
Baldin bada erregea.
Kolore gorri
Purpurarena
Maskor baten barrenen
Maskorra jaten
Gosez asi ta
Zakur batek ondarrean
Arkiarazo
Zuen muturra
Tintaz busti zuenean.
Orra erregeen
Soņeko ederrak
Inguma batzuen lana,
Eta kolore
Gaiņ-gaņekoa
Maskorcho batek emana
Au ikusi ta
ŋZein da gizona
Aurrera arrotuko
Oraindik balitz
Norbait munduan
Nai ez duena sinistu
Bear degula
Dudarik gabe
Denboraz guztiok
Sinistamentu
Milagrozko au
Ingumak dio erraztu.
|