inprimatu
Erbiak eta igelak
Izenburua:
Erbiak eta igelak
Sinadura:
Iturriaga, Agustin Paskual
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturriaga, Agustin Paskual

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
124.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erbiak eta igelak

 

Iturriaga, Agustin

 

 Abarrotsak erbiak

 ditu ikaratzen,

 eta lasterka iges

 asten dira joaten.

 Anitz ikara aundi

 baten ondorean,

 beiñ esan omen zuten

 elkarren artean

 ikarak laborian

 beti egotea,

 egia esateko

 ez da bizitzea;

 Guazen emendik, guazen

 zingira batera,

 geren burua bota

 eta itotzera.

 ¿Zertarako Jaikoak

 ginduen erbiak,

 egin mundu onetan

 onen bildurtiak?

 Aien golpearekin

 guztiak batean,

 sartu ziran igelak

 ikarak loipean.

 Ikusi zutenian

 pesta au erbiak,

 oien parean gaituk

 soldadu aundiak,

 esaten dute, eta

 guztiak bertatik

 irten ziran kanpora

 zingira artatik.

 

 Onela egiten da

 gure suertea,

 charragoen aldean

 zan bañon obea.

 


inprimatu