inprimatu
Eiztaria, eta zakurra
Izenburua:
Eiztaria, eta zakurra
Sinadura:
Iturriaga, Agustin Paskual
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturriaga, Agustin Paskual

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
47.zk.
Orrialdea:
287

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eiztaria eta zakurra

 

Iturriaga, Agustin de

 

 «Pinto», erbi zakurra,

 Txit zan eiztaria,

 Beñere ez zitzaion

 Faltatzen zauria;

 Bazurdeen eizera

 Zoan bakoitzean

 Odola xeriola

 Sartzen zan etxean.

 Guztiz zartu zan «Pinto»,

 Eta orregatik

 Nausiak zerabillen

 Eizaren ondotik.

 Egun batez atzeman

 Zuen basurdea,

 Bañan ortzen artetik

 Joan zan aberea.

 Nausiak deitzen dio

 Ojuka; «dak, dak, dak»

 Arrapatzen du berriz,

 Sartzen dizka ortzak.

 Nola bere aldetik

 Ez zan basatia,

 Igesi joanagatik,

 Mutill beldurtia,

 Asten zaio muturka,

 Eramanik griñak,

 Eta sartzen diozka

 Bere letagiñak.

 Uzten dio zakurrak,

 Iges egiten du

 Zauriz besta «Pinto»

 Guztia uztendu.

 Nausiak arturik

 Makil bat eskuan

 Jotzen du bizkarrean,

 Jotzen du buruan.

 «Pinto» gaisoa dago

 Lurrean etziñik

 Negarrez deitzen:-Jauna,

 Ez daukat indarrik:

 Adiñ andiak dakar

 Indarren galtzea,

 Basurde ori berriz

 Da guztiz gastea:

 Sei urte gutxiago

 Baldin banituke,

 Ori eta beste bi

 Nik ilko nituke.

 Oroitu bear luke

 Nere nagusiak

 Oraindaño atzeman

 Ditudan guztiak,

 Il ditudala beti

 Txiki eta andi

 Eta egun batean

 Ill nituela bi,

 Baña gaur bakarrik da

 Berorri oroitzen

 Lenago zein nintzan ni,

 Ez orain zein naizen.

 Ongi ezan nezake,

 Auxen bai paguai

 ¡Onen leial izana

 Daukat nik damua!

 ¡Baiña! ez gaizki diot,

 Zakurren jabeak,

 Ez dirade guztiak

 Onen ezkergeak!

 Berorri bezelako

 Nagusiagatik

 Errepañak diola

 Sinistatzen det nik:-

 

 ....................

 

 «Ezkergabe etatik»

 «Sekula guztian,»

 «Ez esperatu ezer»

 «Bazaude premian.»

 


inprimatu