inprimatu
Uztapide
Izenburua:
Uztapide
Sinadura:
Iturralde, Segundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturralde, Segundo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
545.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uztapide

 

Iturralde, Segundo

 

 -I-

 

 Gure Manuel Uztapide

 ainbat maite deguna

 zoriontsua benetan zu

 jaio ziņaden eguna.

 Lestuan jaio ta gero

 etorria Oiartzuna.

 Gizon jator ta apala

 benetako euskalduna,

 bertsolarien aita ta maixu

 eta denen txapelduna,

 Nork eztu gure errian

 Uztapideren entzuna?

 nola bertsotan ala gizatasunez

 ezen akatsik etzuna,

 ta anai maiteak orain eman

 zaidazute erantzuna,

 nork bete lezake berak

 lagatako utsuna?

 Gure erriak ezin ordaindu

 zuk beragatik egin dezuna.

 Artzazu orain gogo onez

 emen eskeintzen zaizuna

 ta jakin eibartarrak beti

 zurekin dituzuna.

 

 -II-

 

 Uztapiden sortu zan bein

 izar bat apartekua

 beste izar danen gaiņetik

 argi egitekua;

 zerekin batera jaio zan

 doai izpi berezkua,

 zure bertsoak merezi luteke

 letra apain urrezkua.

 Ori litzake nere iritziz

 gauz justu ta legezkua.

 Nere esan naia ez dakit dan

 egokia edo tajuzkua,

 baiņan zurekin dira Bizkai ta Napar

 Araba eta Gipuzkua;

 Araba eta Gipuzkua;

 ta ezin alde batera utzi

 bidasoaz aruzkua.

 An ta emen beti izan zera

 pozik entzutekua,

 gizonki ta jator beteaz

 beti zure lekua.

 Orregatik zan omenaldi au

 zuri eskeintzekua

 ta azkenik iritxi da garaia

 alkar agurtzekua.

 Agur zere emazte maite

 ta agur Manuel biotzekua.

 


inprimatu