Enbeitari omena Astorian
Iturralde, S.
Aurtengo otsaillaren iruan
gure Donosti politian
Bizkaiko Enbeita jatorran
omena zala jakitian,
Astoria izeneko antzokia
zegon bete betian,
berdiņ gabeko edertasun ura
nere begiz ikustian
esan nuen au leike bakarrik
gure biotzeko Donostian.
Esan bezela otsaillaren
irugarrena zan da,
juan gabe ezin gelditu,
aiņ zalia izanda,
baņa sarrera eskuratzia
osa erreza etzan da,
askok, kanpuan gelditu bear
aiņ urrutitik joanda,
danontzako lekurik
Astorian etzegoan da.
Ango gauza asko gelditu
zaizkit neri buruan
Enbeita erdian ta amasei
bertsolari inguruan,
jai ederragorik egingo den
ez nago seguruan,
ango txalo otsa, ango zoriona
ustez geundela zeruan,
an entzun ezin zitunak
ikas ditzala liburuan.
Enbeita'tar Kepa zanak
Bizkaiko urrentxindorrak,
asitako lanak daramazki
bere seme pizkorrak;
ez du bildurtzen ekaizteak
erriagatik pozik egingo du
oso bide gogorrak,
ez eta ere zigorrak,
naiz ori betetzeko artu
gure Balentin jatorrak.
Oraindik itzal aundia
du Bizkaiko aritzak,
biotzez opa diot ez
dezala artu gaitzak;
biotzera sartu ziran
Enbeitaren itzak,
zenbat erakusten digun
beraren bizitzak,
illunpetik ateratzen gaitu
bere argi printzak.
Bidasoaz aruntz ta onuzko
danok bat eziņez,
an arkitu giņan danok
Astorian sartu eziņez,
sarrerik etzegoan da
askok jakiņ ez,
ta bertsolariak portatu ziran
ateraldi zorrotz ta piņez,
Astoria gaņezkatu gendun
entzule danon atsegiņez.
|