inprimatu
Dorrepe elkartea
Izenburua:
Dorrepe elkartea
Sinadura:
Iturralde, Segundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturralde, Segundo

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
34

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Dorrepe elkartea

 

Iturralde, Segundo

 

 Elkarte bat bear gendula

 esanaz gabiltzan askotan,

 ta lagun batzuk alkartu giñan

 zerbait egiteko asmotan,

 baiña diru asko bear zan

 berria izatekotan,

 ta zaarra edo berria izan

 erabaki zan bototan.

 

 Neure ustez izan bear degu

 berrogeita amaika bazkide,

 ta oien danen artian

 tarteko naiz nire,

 gu bixitatzen badatoz

 ainbeste adiskide,

 ta orain aiñ polita ikustian

 sartu naikoak asko dire.

 

 Badakizute elkarte orrek

 "Dorrepe" duala izena,

 ta esan bezela neure

 ango bazkide naizena,

 etzaizute iñoiz damutuko

 ua bixitatzen izena,

 ta lagun maiteak zuek

 etorri aldanik maizena.

 

 Baztartxo bat politagorik

 ez da izango ludian,

 egia data ni ez nago

 au esan beldurrian,

 ta bi sukaldari berdingabeak

 gure Bizkai ta Julian,

 ara esan bere izenak

 iñor bazegon dudian.

 

 Askotan esaten degu

 txoko oberik ¿nunda?

 ta iñori galdetu gabe

 orrela dala ezagunda,

 ondo jan eta eratian

 ango abesti ta burrunda,

 ondo gorrituak ertetzen gera

 gu erdi txuriak junda.

 

 Gure arteko gauzak esaten

 ez dago zertan lotsatu,

 ta ez nuke nai erdibidean

 gelditu edo lo artu,

 neu umore txarreko junda

 antxe egiten naiz gozatu,

 juen Dorrepera nai dunak

 bere gorputza osatu.

 

 Nik une goxonak igaro ditut

 gure "Dorrepe" txokuan,

 zer esana badaukat baiña

 danok ez dauzkak goguan,

 an saiatzen naiz nire

 beste askoren moduan,

 baiña ez dakit Mansok naiko

 ardua ekarriko duan.

 

 Aspalditxotik nenguan ni

 bertso batzuen promesan,

 baiña oberik ez egitekotan

 asi ez banintz obe zan,

 zerbait egin det alperra naizela

 iñor esan ez dezan,

 agur Dorrepe'ko lagun maiteak

 ta danok ondo izan.

 


inprimatu