inprimatu
Bertxerak
Izenburua:
Bertxerak
Sinadura:
Iturralde, Segundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturralde, Segundo

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
81

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertxerak

 

Iturralde, Segundo

 

 I

 

 Bermeon bildu gera

 San Andres'ko gudariak,

 ez orain berrogei urte

 beziņ ugariak,

 antziņa alkarrekiņ

 gudan ibiliak,

 naiko supritu zuan

 euzko pamiliak,

 zigorra ta kartzela ziran

 guretzat sariak.

 

 II

 

 Berrogei urte luze

 alkar ikusi gabe,

 aspaldi ez gera izan

 gere buruan jabe,

 gudarientzat izan da

 naikua naigabe,

 bizi bat eduki eta

 zenbat atsekabe,

 baiņan Bermeon pozik

 arkitzen gerade.

 

 III

 

 Erriak jarri zuan

 Agirre Lendakari,

 ta gauzak zuzendu ziran

 eskerrak berari,

 ai! balego gaurre

 bera agintari,

 pozik juango nitzake

 berriro gudari,

 bizia eman zion

 jaio zan lurrari.

 

 IV

 

 Oraiņ berrogei urte gu

 gudari gaztiak,

 pozte nau berriro

 alkar ikustiak,

 ta iņola eziņ aztu

 ildako guztiak,

 euren odolarekiņ

 mendiak bustiak

 agur anai gudari

 ta senide maitiak.

 


inprimatu