Ander deuna guda saildia
Iturralde, Segundo
I
Orlako egunak noiz nai
ez dira izaten,
ta biotzak dio zerbait
arteko esaten,
Kalamua Izeneko
mendi eder baten,
gu ibili giņan anai
arteko gerraten.
ongi etorriak izan
zaitezte Arraten.
II
Pozgarri da neretzat
zuek ikustiak,
pozaren pozez begiak
dauzkat nik bustiak,
iņola eziņ aztu
gudako urtiak,
eta orduan ill zinan
gudari gaztiak
eta berdiņ geroztik
ill diran guztiak
III
Bizia eman zioten
gure aberriari,
ta otoitz egin daiogun
ildako anaiari,
aurrera zintzo jarrai
gure bidiari,
gu izan giņanak
San Andres'ko gudari,
oraintxe ez gera
gelditzen ugari.
IV
San Andres'ko gudariak
Arrateko eleizan,
eman bildu gerade
euskaldun jator gixan,
gorrotoa bastertu ta
bakean gabiltzan,
itz autxek esanez
Agirre jauna ill zan,
agur anai arrebak ta
danok ondo izan.
|