Agur Jon Aldasoro!
Iturralde, Segundo
I
Bat batetan artua nuen
berri illun ta mingotza;
naigabetuaz erdibitua
utzirik nere biotza.
Ez da, ez, errez jasotzen
orlako albiste zorrotza;
adieraziz lagun bateri
eldu zaiola eriotza.
II
Ataun erri luzean jaio ta
aspaldi Arruan bizi zan;
amaika laguntza ta mesede
eginaz bere bizitzan.
Kalean oso gizon jatorra
ta apaiz zuzena eleizan;
Kristo'n apostolu oberik
iņolare ezin leike izan.
III
Goizian goiz, ta egunero
meza santua esanda,
lana garratz egiten zuan
lantegi batera juanda.
Alperkerian bizitzekotan,
mundura sortua etzanda,
artzaia, juan da ardiagatik
bere bizia emanda
IV
Bein jaio ezkero danok
eriotza degu zorra;
mundura etorri giņan da
loatia ere derriorra
Arin artzai ona joatia
danontzat kalte gogorra;
Jaunak berekin dezala
Aldasoro apaiz jatorra.
V
Etzan beņere egotekoa
egia esan bildurrian;
gauzak zuzen egiten zitun
ta biar zan neurrian.
Lan onak agertuko ditu
Goiko Jaunaren aurrian;
batzuk santu zeruan dira
ta beste batzuk lurrian.
VI
Gizonik zuzenenak ere
bere utsegiteak baditu;
baņa beragatik itz txarrik
iņorio ez diot aditu.
Bere illetan danak negarrez
ta eleizan ezin kabitu,
ai eleizak orrelako
apaiz asko balitu.
VII
Pena ematen digu lagunak
ikustia gerekin berdinduak;
Karidadia ta maitasunea daude
ankaperatu ta zikuinduak.
Lagun urkoaren onak,
jartzen gaitu saminduak;
ez ondo beteko bagenduz
Jainkoaren legeko aginduak.
VIII
Gorputzez txikia zan baino
bere palta aundia dago;
utsune ori beteko dan
oso seguru ez nago.
Artzai onak sortzen dira
gero eta gutxiago,
agur Aldasoro jauna
Agur ta Goian bego!