inprimatu
Xabier Amuritzari txapeldunari
Izenburua:
Xabier Amuritzari txapeldunari
Sinadura:
Iturralde, Jose Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturralde, Joxemari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
861.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Xabier Amuritzari txapeldunari

 

Iturralde, Joxe Mari

 

 Errege egunez millaka bertsozale

 bildu giñan «Baldan»

 garbi ikusi zan euskaldunentzat

 bertso jai aldi bat zer dan

 gizonak oso beharrezkoak ditu

 naiz ari eta edan

 baiñan gu abereak bezela iñoiz

 ezin gindezke izan

 

 Zortzi bertsolarik abestu zuten

 indartsu eta egoki

 bertso zaleak egun horretan

 gozatu giñan ederki

 baiñan txapela zortzietatik

 bakarrarentzat izaki

 ikusten danez txapelak ere

 iraun lekua badaki

 

 Nere eritzi au izan liteke

 norbaitentzako garratza

 nik gizon honeri eman nion

 «superdotatuen» antza

 umiltasunez erabiltzen du

 oso hizkuntz aberatsa

 pixka baterako txapeldun degu

 gure Xabier Amuritza

 

 Aire berri bat eman dio

 honek bertsolaritzari

 doinu ez ezagunak ere

 azaldu ditu ugari

 gai sakonetan menperatzea

 oso zailla da horri

 arraia urean bezelatsu

 hor ibiltzen da hori

 

 Zuk beartzen dezu zere burua

 duan dana ematera

 ez gaur egun askok bezela

 itz errazak esatera

 nere eritziz zu sagardotegiko

 bertsolaria ez zera

 askotan esaten degun bezela

 bakoitza mundu bat gera

 

 Egia esan ni gaur zurekin

 naiz oso fede dun

 lagun Xabier gaztea zera eta

 bide horretatik jardun

 danok dakigu zerbait izateko

 zenbat oztopo dadukagun

 baiñan zerorrek nai badezu

 zera guzien txapeldun

 


inprimatu