inprimatu
Hamaika bertso maitasunez
Izenburua:
Hamaika bertso maitasunez
Sinadura:
Isasi Balantzategi, Xabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Isasi, Xabier

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1202.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hamaika brtso maitasunez

 

Isasi Balantzategi, Xabier

 

 1

 

 Neska zein mutilzarra

 baldin bazerade,

 ez utzi bertso hauek

 leidu gabe,

 ezkontzaren egiak

 agerian daude

 eta esango ditut

 suabe-suabe,

 ezkonduz behin ere

 emakumea habe,

 gizona zutabe

 izaten dirade

 baina zein da nagusi

 ta zein mirabe?

 

 2

 

 Gazteak bizi dira

 pozik eta alai

 horrela segitzeko

 ibili ernai.

 Askatasuna ez da

 jarri behar salgai

 ondo bizi daiteke

 betiko ezkongai,

 baldin bazara gai

 amodiori bai,

 ibili jairik jai

 hemen edo nonnahi

 holan biziko zara

 maitasunez blai.

 

 3

 

 Orain azalduko dut

 zein den arazoa,

 bertso hauen bitartez

 nire mezua.

 Aldareraino doaz

 helduta besoa

 hantxe entzungo dute

 ezkon-errezua,

 bidai goxua,

 hurrengo kasua,

 andra inozoa

 ta gizon gaixoa.

 Batu dira otsoa

 eta usoa.

 

 4

 

 Hor daude erregina

 ta bere printzea

 errietan hasiak

 bata eta bertzea

 bakoitzaren desirak

 nola gauzatzea,

 bero bero dituzte

 aurre eta atzea.

 Lehengo kotxea

 ta gero etxea,

 hau da ezkontzea:

 ezin asetzea

 esklabutza elkarri

 inposatzea.

 

 5

 

 Airean libre hegaz

 dabiltza enarak

 gizakiak ostera

 baditu trabak,

 etxean zein lanean

 daude ugazabak

 ta sufritzen ditugu

 beroien zartadak,

 galdu lengo gabak

 betirako babak

 gaueko izarak

 eta adarkadak

 tantean heltzen dira

 seme-alabak.

 

 6

 

 Gogorra dela dino

 neronen aitortzak,

 otso horien kontra

 ezin bildotsak.

 Hori ezin du jasan

 inoren bihotzak

 ez bait dira entzuten

 lengo muxu-hotzak.

 Bero-ostean hotzak,

 momentu mingotsak,

 etxean arrotzak,

 egia zorrotzak.

 Infernua lurrera

 dakar ezkontzak.

 

 7

 

 Ez dakit zein den honen

 kausa edo zio,

 gezur ala egia

 arazo serio.

 Ezkontzak bizitzari

 kalte-egiten dio.

 Hori holaxe dela,

 edozeinek dio,

 hamaika txilio

 beste engainio,

 ai! ze kalbario,

 hau dela medio

 elkarrekin jadanik

 ez dira fio.

 

 8

 

 Ezkontzaren lotura

 ez du inork behar,

 hobe libre ibili

 munduan zehar.

 Zoriontsuak bitez

 eme edota ar,

 hortarako trabarik

 ez beza inork jar,

 lagunak bai, hamar,

 ez andra, ez senar,

 milaka ezbehar

 ezkontzak bait dakar.

 Barrezka hasieran

 ta gero negar.

 

 9

 

 Hasieran daukate

 bihotza kantari

 ta berorren taupadak

 dira nabari

 holan gertatzen zaie

 andra gizonari

 denok daukagu eta

 maitasun gurari.

 Maitasun pagadi

 edo arantzadi,

 gorrotoren kabi.

 Misterioa dirudi.

 Gauza bat baino ez da

 ta pertsona bi.

 

 10

 

 Urteak joan a(ha)la

 dator desgrazia

 goxo zena bihurtu

 zaigu gazia.

 Polita bazen ere

 orain itsusia,

 edonork dauka hori

 sarri ikusia.

 Maitasun hazia

 Kupido-n gezia

 bihotzan jausia

 zimelerazia

 maitasunak galtzen du

 holan bizia.

 

 11

 

 Bizimodua ei da

 gogor ta astuna

 aitzitik, atsegina

 da maitasuna,

 denok bilatzen dugu

 maitasun leuna,

 atsekabe erdian

 norberan kutuna,

 behar den laguna,

 berbaldi biguna,

 maitalen jarduna,

 zorion-eguna

 eta guzti horrez gain

 askatasuna.

 


inprimatu