inprimatu
Durangaldean, AEK amabost urteurrena ospatuz
Izenburua:
Durangaldean, AEK amabost urteurrena ospatuz
Sinadura:
Isasi Balantzategi, Xabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Isasi, Xabier

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1124.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Durangaldean, AEK amabost urteurrena ospatuz

 

Isasi, Xabier

 

 Hemen dugula AEK

 hamabost urte dira ta

 horren aitzakiz bil gaitezen ta

 egin daigun festa

 hortako gabiltza deika

 beraz jar zazu arreta

 eguna hau da: Azaroaren

 bigarren domeka.

 

 AEK-kin lokarriak

 bazenituzten jarriak

 alfabetatzen edo ekoizten

 euskaldun-berriak

 Euskararen oinarriak

 irakasle zar-berriak

 Bazkari hortan izan zaitezte

 ongi etorriak.

 

 Ez ote zara faltako

 ez izan ganorabako

 baldin bazataz aholku batzu

 zure onerako

 patrikan gorde tabako

 ta diru, prest gerrarako

 derrigorrezko umore ona

 ta bikarbonato.

 

 Kutxilo ta tenedore

 erdian sorta bat lore

 ez duzu ikusi hau bezalako

 bazkari dotore

 Prestakuntza ezin hobe

 musika eta humore

 badaezpada azkar ibili

 erreserba gorde.

 

 Hatixe gure bazkaria

 ardoa eta ogia

 entsaladak ta entremesak

 gero txala erdia

 arrain bana berezia

 piperrak eta sopia

 postre, kafea edo eskozesa

 kopa ta kafia.

 

 Barazkijale bazara

 ez kezkatu kamarada

 lenengo ta bein izango duzu

 porru, patata ta baba

 azenario platerkada

 berdura janez seguru duzu

 kriston betekada.

 


inprimatu