inprimatu
Usotxua
Izenburua:
Usotxua
Sinadura:
Iruņa, Alexander
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruņa, Alexander

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
145.zk.
Orrialdea:
1

Usotxua

 

Iruņa'tar Alexander

 

 Usotxua, usotxua

 arin-arin dijoana,

 laister egin, laister egin

 aize-zear egaka.

 Iparraldetik elduta

 gure ozkarbian zagerz,

 negu beltzaren otzatik

 ego-aldera igeska.

 

 Arren, arren, usotxua,

 etzaitez jautsi beitira;

 arizti itzaltsu oyetan

 erne daude eiztariak.

 Eta jautsi bezin laister,

 burrunbada izugarrian,

 lertuko dira batean

 eun izkillu deungeak.

 

 Begira lepo oyetara;

 zenbait aldiz bereortan

 usotxu zuri-urdiņak,

 eldurik ego aurka,

 egaltxuak birrindurik,

 bulartxua zillatuta,

 betbetan erori dira

 gogabe irabioka.

 

 Arren, arren usotxua,

 etzaitez jautsi beitira,

 arizti ta lepo oyetan

 zure zai eriotza.

 Laister egin, laister egin,

 usotxu urdin eder orrek,

 beti gora, beti gora,

 ego aldera igeska.

 

 Amaika aldiz, usotxu urdin

 eder ori, abiatu

 naiz lilluraren ortzean

 zorunarontz egaka.

 Baņan laister, ai, biotza

 galenak urratu-eta,

 uso bakuna bezala

 erori naiz lurrera.

 


inprimatu