inprimatu
Seaska ondoan
Izenburua:
Seaska ondoan
Sinadura:
Iruña, Alexander
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruña, Alexander

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
248.zk.
Orrialdea:
1

Seaska ondoan

 

Iruña'tar Alexander

 

     Din dan boleran

     gure aurra asarrean.

 

 Elurra jauts ala ari da; zuritu da mendia,

 Arditxoak sartu dira otz-otzez etxol zarran.

 

     Din dan etc.

 

 Aizea txistuka ari da. ¡Ori aize zakarra!

 Eraman nai ote dek, ba, ero orrek tximinia?

 

     Din dan etc.

 

 Ez bildurtu, aingeruak bialiko Jainkoak,

 Geiegi arrotzen bada, kate latzez lotzera.

 

     Din dan etc.

 

 Lañopean dabiltzaten itzal ayek, zer dira?

 Ai ene, bai ote dira otso beltz-gosetiak?

 

     Din dan etc.

 

 Nik badaukat arditxo bat emen seaskatxoan,

 Bañan auxe jango duan otsorik ez ludian.

 

     Din dan etc.

 

 Axatuko bainioke gure Beltxa indartsua,

 Ta biotza zilatuko, baletor, izkilluaz.

 

     Din dan etc.

 

 Eman, neska loti orrek, suari beste enborra,

 Ta, i, Beltxa itxusi orrek, utzak geldi katua.

 

     Din dan etc.

 

 Elurra jauts ala ari da, Au elurketa gaitza!

 Txoriak jasango dute orain otz ta gosea.

 

     Din dan etc.

 

 Bañan ene txoriñoak ez iñondik: amatxok

 Len ukatuko bai dio bere aori jana.

 

     Din dan etc.

 

 Aurra loak artu digu. Jango nuke musuka,

 Aingerurik baldin bada, ona emen, ona bat.

 

     Din dan etc.

 

 Urtu zan elur zuria euzkiaren musuaz;

 Ta mendiko aitz bakotxan, sortu zan iturri bat.

 

     Din dan etc.

 

 Bañan berriz eldu ziran goibel illun-illunak

 Ta asi zan elurra berriz jauts ta jauts jautsi ala.

 

     Din dan etc.

 

 Eta bein aingerutxoak, elur bezin zuriak,

 Sartu ziran sukaldean, amatxo lo zegola.

 

     Din dan etc.

 

 Ta aurtxoa eraman zuten besoetan esanaz:

 "Ator, beian bizitzeko, ederregi aiz eta".

 

     Dilin din dilin dan

     dilin din dalan.

     Aingerutxu onak

     zerura.

 


inprimatu