inprimatu
Itxedondako artzaia
Izenburua:
Itxedondako artzaia
Sinadura:
Iruña, Alexander
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruña, Alexander

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
150.zk.
Orrialdea:
1

Itxedondako artzaia

 

Iruña'tar Alexander

 

     Iruña'ko Gotzai berri agurgarriari

 

 Itun-itun arditxoak,

 atsekabez beteak,

 gaxoak, bazkatzen zuten

 Napar mendi-egitan.

 

 Artzaia galdua zuten,

 ta inguruko oyanetan,

 otso-super izuaren

 orroa entzuten zan.

 

 Etorri izan zan negua,

 negu gordin gordiña.

 Mendi-aranak estaltzen

 zitun elur zapiak.

 Eta ardi gaxo-gaxoak

 otzaren zigor latza

 jasaten zuten: gorputzan

 ta ¡ene! biotzean

 

 Bañan berri pozkarria,

 azkenez, etorri zan.

 Lei-leiaz itxedondako

 Artzai maite-maitea,

 laister etortzeko omen zan

 ardi gaxoen gana.

 Eusko menditako seme

 zan zetorren Artzaia.

 Aize leguna ber-beraz

 kurkatua jayo zan,

 ta arditxoen ele bera

 erabiltzen zuena.

 

 Oi, ura bai poz aundia!

 Laister Artzai berria

 elduko litzake. Berak

 ardoki epelean

 bilduko lituke, baita,

 arduratsu ta leiaz,

 otso izu gosietatik

 zaituko lituke an;

 ta arturik altzo beroan,

 esku leun maitekorraz,

 maiteki legizkieke

 esanik itz samurrak,

 ayen ele ezti goxoaz,

 ayen ele ber-beraz,

 aman altzo biguñean

 umetan ikasia.

 

 Olako zorion aundirik

 etzuten espaldi izan.

 Etzuten jasan bearko

 ba, luzaroagoan,

 beren Aita ona ta Artzaia

 kutunari axanpak,

 elkarri aditu ezaz,

 edesteko eziña.

 

 Pozaren pozez jauzika

 zebiltzen arditxoak;

 otso superren bildurrik

 etzan ia artaldean.

 Ta udaberri eldu zela

 zekusten, argitsua,

 egaletan zekarrela

 eguzki gotzatsua

 eta orlegi ta liliz

 jantzitako belayak.

 

 Ura bai poza! Arditxoak

 ordun bai zorundunak!

 

 Zu zera, Jauna, artalde onen zaitzera gure

 Goiko Jaun Onak Bialdutako Artzaia.

 Zuk, zure ulermen txit argitsuaz ta zure biotz

 maitale onaz, damagukezu argia.

 Ludi gaxo onen oyan beltzetan bidegiteko

 bearko degun argi diztikor bizia,

 ta gure gose —gogoetako gose-egarria—

 arinduteko, geren mintzoaz, alia.

 

 Zure ardirik apaltxoenak jasotzen du gaur

 bere abotsa ongietorri gartsua zuri eiteko

 ta egin digun idegabeko eskerra gatik

 biotz-biotzez Jaungoikoa onesteko.

 Zure gotzaitza luzagotuko alda urte askoz

 Jaunan aintzako ta geren gogo onurako.

 


inprimatu