Gora Urguritarrak
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Zaldubi, Utsaletik goaz Urgurira
Toki xoragarrira: dir, dir, bira bira
Hor jende gehienak laborari dira
Aurten batto heldu da sari bat haundira (bis).
2
Beren sorro, landetan, mendi gain ta zolan
Denak hor ari dire beti lan eta lan
Zalutasuna duten gaurko tresnekilan
Kabalak dauzkatela gaitzeko arduran (bis).
3
Jakitea guretzat bozkariagarri
Medaila diotela eman Jan-Pierri
Haizmendian sorturik hor da laborari
Jainko Jaunak graziak detzola ixuri (bis).
4
Lanean dituela bihotz eta gogo
Gustoz erabili du etxaldea oro
Lurrarekin borrokan erne eta zintzo
Goresmen, laudorio segur zor zaizkio (bis).
5
Urgurin loa arin, lanean goiz hasi
Trebe dire kabala onak nola hazi
Medailarentzat dute hortik bat berexi
Bertze andanak bardin bana du merexi (bis).