55 urte
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin
1
Apirilain lehena igandea aurten
Klasa berroi-ta-lauak egun du ospatzen
Berroit-hamabortz urte aurten-tu egiten
Xorte Senperekoak alegera gaiten.
2
Herrian garen zenbait gare solastatu
Egun hoi hautatzeko dugu elgar aitu
Herriz kanpo direnak tugu abisatu
Denek egun goxo bat dezagun pasatu.
3
Gure lehen urratsa, hameketan meza
Emana izanen da gure xedeentza
Otoitz eginen dugu galdu lagunentza
Batto bazaiku hila gerlan Frantziaintza.
4
Meza akabatu-ta Elizabidera
Denak sartuko gare zerbaiten hartzera
Hor bazkalduko dugu, bihotz-alegera
Pertsu xahar guziak kantatuz gostura.
5
Bestak egin ditugun lehen, erreforman
Bisitatzen gintuzten orduko xixtiman
Gure gobernariek, frantses-ta aleman
Halere ez gintuzten nihorat ereman.
6
Egun bat pasa dugu duela bortz urte
Ongi goxatu ginen tenore bat arte
Toki onetik ez da ateratzen aise
Guziz bere lagunak direlarik maite.
7
Aurten berroit-hamabortz hiru hogoi gero
Berritz bilduko gare gu agian oro
Gure odola deno hazkar eta bero
Zenbait une ginuke oino bizi gogo.
8
Senpererat bideak goiti-ta beheiti
Gogotik itzultzen da sort-herrirat beti
Baita atxikimendu guti edo aski
Xorteko lagunentza, bai, partikulazki.
9
Apirilain lehena igandea aurten
Klasa berroita lauak egun du ospatzen
Berroit-hamabortz urte aurten tu egiten
Xorte Senperekoak alegera gaiten!...