inprimatu
Euskeraz eta eskuaraz
Izenburua:
Euskeraz eta eskuaraz
Sinadura:
Iratchet, Jean-Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iratchet, Jean Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1020.zk.
Orrialdea:
4

Euskeraz eta eskuaraz

 

Iratchet, Jean-Pierre

 

 1

 

 Zertako dudan beranta

 Ez nakien zertaz kanta

 Barda ukan baitut beharrik afariterat gomita

 Jaten hasi orduko jin zaut uste-gabeko sujeta.

 

 2

 

 Ene aintzinean-ena

 Ezagutzen ez nuena

 Bakotxari erran daukute bertzeak zuen izena

 Izenetik asmatu baitut ez zela ez Alemana.

 

 3

 

 Erdaldunek barkamendu

 Eskuaraz gira mintzatu

 Bainan Gipuzkoarrarentzat ene mintzaireak zer du

 Eskuara guti nakiela hari zaio iduritu.

 

 4

 

 Hasi zaut eta fagorez

 Ni eskolatu beharrez

 Mantequilla ez eta burra «esan biar da» eginez

 Gure moleta harendako tortilla zela erranez.

 

 5

 

 Eskuara zauku eritu

 Erdarak baitu kotsatu

 Ene eskuararat badira frantseskeri zonbeit sartu

 Zuk ere Kastillanoari kasu egiten bazinu!

 

 6

 

 Gaixtoki zira mintzatzen

 Ez baituzu konprenitzen

 Arbasoen mintzair ederra, zuk ez dugu konprenitzen

 Akademian ibiltzen naiz ni euskeraren garbitzen.

 

 7

 

 Ez niz ez akademixta

 Ez ta ere jexuixta

 Halere eskualduna nuen ama eta ere aita

 Nik heiekin ikasia dut aspaldian elheketa

 

 8

 

 Eta hortan egoiteko

 Adixkide gelditzeko

 Gure arbasoek ez zuten «vaso» hori onhartuko

 Ophorretik edan dezagun... eskuararen garbitzeko.


inprimatu