Urtebete geroaga
Iraola, Rufino
Gauza ederra gauza bakaina
dudarik gabe pakea,
guk ere hori nahi genuke
lenbaitlehen izatea,
guri hartzea tokatzen zaigu
ta Madrili ematea,
lehenbiziko Estatuto bat
konpetentziaz betea.
Urtebete da Estatutoa
Euskadin onartu zela,
harrez geroztik hor ari gara
eskale batzu bezela,
tokatzen zaigun eskubideak
azkar heldu daitezela,
gauza onikan aurreruntz ere
hemen ez dator bestela.
Hego Euskadik lau habe ditu
edo-ta dauzka lau erro,
hori dela-ta aspaldi hontan
idatzi da hainbat lerro,
baina ucede eta lagunak
ikusten ditugu harro,
berezi nahi liguketenak
besteengandik Nafarro.
Nafarro berea lehendik dago
bi zatitan berezia,
Baxenafarra dugu bestea
ta bere jabe Frantzia,
gauza honetan eman behar dut
nik neronen eritzia,
hura Euskadi ta hau Espaini
non dago diferentzia?.
Psoeko apaiz jendea ere
hain dugu jende argia,
lotsarik gabe nabarmenduaz
beren eritzi garbia,
beltza ez alda Arbeloaren
artaldearen erdia?.
ala guretzek otsoa eta
Espainirentzat ardia?.
Nahigo nuke, Suarez jauna,
hauxe entzungo bazendu,
dirurik gabe nola arraio
herri bat ongi zuzendu!
hau ikusirik Euskal Herriak
amorru txarra hartzen du,
izan ere hor etxe oso bat
apar gainean jartzen du
Guk kontzertuak eta kontzertu
onak behar ditugula,
bestela hemen konponbiderik
ez da izango sekula
lehendik bai maiz jasanak gara
zuengandik mila burla,
baina gaur ezin daiteke ezer
hitz politez disimula.
Aipa behar dut Estatutoak
agintzen duen guzia,
beraz, hurrengo puntua dugu
derriorrez polizia,
gehiegi da, zoritxarrean,
hemen bizia utzia,
ez izan balitz Euskal Herriak
hautatu eta hezia.
«Pakea bihar egin daiteke»
Monzonek sarri esan du,
alde batera gauza horretan
zerbait arrazoi izan du,
guk Nafarroa, kontzertu onak
ta polizia bagendu,
esan liteke Euskal Herriak
pauso bikaina eman du.
Hori guzia Estatutoan
ametitzen den gauza da,
ongi pentsatzen jarriaz gero
konpontzea erraza da,
oker guzien kulpadun hemen
ucedek nahi eza da.
bera delako Euskal Herrian
pasatu dena pasa da.
Baina ez bedi inor engaina
Estatutoa dela-ta.
Euskal Herrian eskubi eta
ezkerra bizi gera-ta;
ez dugu ezer egiten gauzak
eskubirako gerata.
berak gaztainak jatzen baditu
guk sutatik aterata.
Langileria izan behar du
hemengo protagonista,
bera galtzeko besterik ez da
Euskal Herriko krisis ta,
galdu ditugun sail guzi horik
berriz ditzagun konkista,
Estatutoa geuretzat jartzen
ibili behar da bista.
Beste gauza bat ere ez noa
aipatu gabe uztia
nola herri hau askatzen egin
duten alegin guztia.
da tristea da orain guk horik
gartzeletan ikustia.
gauzak errotik zuzen daitezen
etor bedi amnistia.
Hamalaurekin amaitutzen dut
nik gaurko nire ekina.
baina betiko ez nai ixiltzen
hori da gauza jakina.
bertsotan eskaini dizuet nik
hala-moduzko mitina.
ora delako erakustea
bakoitzak dakin pitina.