inprimatu
Seiak bat
Izenburua:
Seiak bat
Sinadura:
Iraola, Rufino (Elorri-Arantza)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Rufino

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
770.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Seiak bat

 

Iraola, Rufino

 

 Ama beraren sabel ondotik

 sorturiko senideak:

 billatu nahiz gabiltza harek

 seinalariko bideak.

 Gure lurraren jabe badira

 agin zorratzdun urdeak,

 guk ere ezin beti eduki

 sentimentuak gordeak.

 

 Uste genuen demokrazia

 zetorrela argitzera;

 hainbat sastraka dagoen lurra

 betirako garbitzera,

 baina uste dut etorri dela

 haserrea haunditzera

 eta egizko demokratiko

 prozesoa gelditzera.

 

 Madril aldetik mintzatu zaigu

 Hizketa oso suabez,

 nola errege Juan Carlos jauna,

 hala berean Suarez.

 Gure Herria kiskali dute

 diplomazko sugarrez.

 Gain azala bai, aldatu dute

 inoiz ere barrua ez.

 

 Madrildik onik ezer guretzat

 datorrenik ez pentsatu.

 Bere mendean ez al ditugu

 urte gogorrak pasatu?

 Baina oraindik askok nahi du

 haren musikaz dantzatu.

 Ezin daiteke herririk hola

 inolaz ere altxatu.

 

 Eleziotan gertu zena

 jakin nuen momentutik,

 politikari jarraiki diot

 ondotik edo gertutik

 eta ezin dute kendu inolaz

 hau nere pentsamentutik;

 ezer lortzeko saia beharko

 kaleko parlamentutik.

 

 Euskal Herriko alderdi asko

 harturik daduzka loak,

 inoptizatzen dituelarik

 Madril hortako magoak,

 ala txaketa alda dutela

 ditugu errezeloak

 gero norbaitek estali behar

 horien hankazuloak.

 

 Bi puntutara zentratuko dut

 nere atentzio dena,

 oraindik orain euskal barruti

 horrekin egin dutena.

 Hor ikusten da soziologiz

 ongi jantzirik daudena

 Itxura asko eginagatik

 gogoan betik lehena.

 

 Beste puntea konkretatzen du

 datorren autonomiak,

 aurrez, badakit ez dituela

 beteko gure premiak.

 Are gutxigo separatuaz

 Nafarroako semiak.

 Hemen banatu han errezago

 Madrili lotzeko biak.

 

 Nolabait ere demostra nahi

 gu ez garela Herri bat

 lehen ere hau esaten zuten

 ez da notizi berri bat.

 Gure bizkarra ohiturik da

 jasotzen beti harri bat,

 baina ordea nola tolera

 holako joku zerri bat?

 

 Eta guzi hau demokrazien

 izenean egin dela,

 gu ez gaituzte engainatuko

 afrikanoak bezela,

 hemen hi eta gero etzera

 han berpiztuko zirela.

 Zer uste dute? Moroen garai

 atzeratuen gaudela?

 

 Madrilek ez du proposatuko

 batasunaren babesa.

 Nafarroako parlamentuak

 ere joku aldrebesa

 herrian berriz nabarmentzen da

 kontzientzirikan eza,

 baina hor dago lege guzien

 gainetik naturaleza.

 

 Aspaldi hontan entzuten dena

 Nafarro ez, Nafarro bai,

 egia esan ez gaude inor

 Madrilek erantzungo zai

 Arazo honi erantzuteko

 gu bakarrik bait gara gai

 infiltratuen laguntzarikan

 ez dugu inoiz ere nai.

 

 Sarri gera naiz beste aldeko

 Nafarroari begira

 Nafarroakin tratalariak

 konpondu dira erdira.

 Hemen ez dena euskal izena

 han badaukate sikira,

 baina hangoak baldin badira

 hemengoak hala dira.

 

 Joku maltzurrak izaten dira

 politikaren kontuak,

 baina gu ere ez dugu gero

 hor izan behar tontuak;

 ongi probetxa beren failoak

 eta gure talentuak,

 konbinatuaz estrategi ta

 taktikazko momentuak.

 


inprimatu