inprimatu
Prantxiskok Jaxintari
Izenburua:
Prantxiskok Jaxintari
Sinadura:
Iraola, Rufino (Elorri-Arantza)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Rufino

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
721.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Prantxiskok Jaxintari

 

Elorri-Arantza

 

 1

 

 Zergatik utzi nazun ez dakit

 nago hutsaren peskitsan.

 Zu zer zeraden agertuko dut

 mundu denak jakin dezan,

 faltsokerian ibili zera

 nahiz -"maite zaitut"- esan

 nolaz diteke emakume bat

 hain enbusterua izan?

 

 2

 

 Zuri segika hor ibili naiz

 ni maitasunezko suan,

 baina guzia bukatua da

 urte beteko plazuan

 esperientzi han gordeko dut

 nere bizitza osuan,

 berriro erori ez nadien

 horren esku tranposuan.

 

 3

 

 Baina pozten naiz alde batera

 nexkatxa horrek uztean,

 nerekin nola eta zergatik

 ibili dan ikustean;

 bestela pasa beharko nitun

 bi ostirale astean

 engainaturik nengoen eta

 maite ninduen ustean.

 

 4

 

 Inoren tatxak publikatzeko

 nik ez dut izan bihotzik,

 baina kasuak agintzen duta

 zertarako izan lotsik.

 Ta ez dezala nere kontra hor

 inun zabaldu abotsik,

 deskuidatutzen nada bestela

 ez du eramango hotzik.

 

 5

 

 Gainera nola kalterik egin

 neskatxa horren famari?

 ajolarikan ez dio eta

 berez faltsua danari;

 Gaur beragatik gauz itsusiak

 entzuten zaie danari,

 justu-justuan aldegin nion

 bizi guziko zamari.

 

 6

 

 Jaungoikoaren esku santuak

 aintzen duela gizona!

 Ni ere harek zaindu ote naun

 nago pentsatzen egona;

 askok ez dute usteko baina

 izan dut suerte ona,

 txoratzekua ez da sekula

 gustatuagatik gona.

 

 7

 

 "Soltero" hitzik nere buruan

 lehen ezin zen kabitu

 nahiago nuen alferra edo.

 holako zerbait aditu,

 baina gizonak bizitzan zehar

 mudantzak izaten ditu

 Gaur nahiago dut ezkondu baino

 kasi mutil-zar gelditu.

 

 8

 

 Nahi duenak irakurri hor

 nun dauzkan bertso berriak,

 Prantxiskok bere andregaiari

 motiboakin jarriak,

 alaja ona haiz hi jaxinta

 sendatzeko elbarriak

 Inpernurikan baldin badago

 pasa beaitun gorriak.

 


inprimatu