inprimatu
Historia berritzen
Izenburua:
Historia berritzen
Sinadura:
Iraola, Rufino (Elorri-Arantza)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Rufino

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
863.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Historia berritzen

 

Iraola, Rufino

 

 Bertso batzu jartzera

 Nauzu abitua

 ezin kabitua,

 lehen ere sarritan

 hontan aritua,

 politikaren mapa

 daukat korritua,

 behin behar da nago

 zinez harritua,

 hala ez dagoenak

 badu meritua.

 

 Gerrako Kontseilu bat

 daukate gogotan,

 ohituak hortan,

 lehen-ere, izanak

 bait dira frankotan,

 hau nabarmenkeria

 bat izatekotan,

 eskela bat daukate

 harturik ahotan,

 ez dabiltza txantxetan

 da ez daude lotan.

 

 Gizon bat hartu dute

 hor amenazoan;

 ez modu gozoan,

 inplikaturik omen

 eskelen kasoan,

 hauek berriz sustraia

 zuten Itsasoan,

 sustraiak oiartzuna

 mendi ta basoan,

 han zer gerta zen galde

 Euskadi osoan.

 

 Eskelak publikatu

 zenitun EGINez;,

 batzuren saminez,

 orain nozitu behar

 zere, hutseginez,

 penagarrina hau da:

 asko atseginez,

 eta iraultzaileak

 gainera mingainez,

 baina behar-zenean

 bat kargu egin ez.

 

 Zure gartzelatzea

 batzurentzat eztai

 ta askoren poz gai,

 ezker arrazoitsua

 denek dute etsai,

 eta desegin arte

 ez dabiltza lasai,

 berdin eskubikoak,

 «ezkerra» ere bai,

 baina da intxaurpean

 jartzea sagar zai.

 

 Notiziak zabaltzen

 ditut gaur debalde,

 zergatik ez galde,

 ez dut inor behartzen

 nahi badu alde,

 hau baietz konprenitu

 gizon edo andre,

 kontra ez dagoena

 dagoela alde,

 zenbait ezkerrek ez du

 hontan mila alde.

 

 Zure alde ez bait da

 hortik notizirik,

 arrunt berezirik,

 pena baizik heltzea

 Burgostik bizirik,

 egunkari hortantxe

 dut hau ikusirik,

 «iraultzaile on batek»

 hala idatzirik,

 orain nola eskatu

 zuretzat grazirik.

 

 Halere batzu lagun

 bederen ahotik,

 nahiz ez gogotik,

 beste batzuk iraina

 bakarrik ondotik,

 askok jarriko luke

 urkatzen lepotik,

 lehen justu salba zen

 Francoren zepotik,

 nola irtengo den nork

 jakin oraingotik.

 

 Esplikatu dizuet

 garbiro kasoa,

 dugun arazoa,

 zuzenarentzat dago

 beti erasoa,

 lortu nahi duguna

 ez da erosoa,

 Nafarroa Euskadin,

 amnisti osoa,

 baina etsi gaberik

 aurrera pausoa!

 


inprimatu