inprimatu
Denborari jarriak
Izenburua:
Denborari jarriak
Sinadura:
Iraola, Rufino (Elorri-Arantza)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Rufino

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
900.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Denborari jarriak

 

Iraola, Rufino

 

 Zu zarela medio.

 gizadia dabil,

 egun batean jaio

 eta bestean hil

 baduzu zenbat ate

 hainbeste maratil

 aldi berean zara

 urrun eta hurbil.

 

 Bazoaz aurreraka

 segundoz segundo,

 atzokoa zahar-beltz

 bihurtuz egungo,

 mugimendurik ez da

 gelditzen egundo,

 bestela ez zen ezer

 berritzen jardungo.

 

 Inor ohartu gabe

 bazoaz, denbora,

 ezer ez da burutzen

 zugandik kanpora,

 ez gizon, ez abere,

 ez harri ez lora,

 pauso bat baizik ez da

 zugandik Jainkora.

 

 Denbora ezin leike

 jaso ta pilatu,

 hurrena joandakoan

 bertantxe bilatu,

 momentu bat bi aldiz

 ezin ailegatu,

 beraz, ari denean

 behar da saiatu.

 

 Zu neurtzeko gizonak

 sortu du makina,

 emanez prezisio

 ahal den haundina,

 zu, orde,legearen

 serbitzari fina,

 neurtuko zaitu baina

 gelditu ezina.

 

 Tik-tak eten gabean

 duela horratza,

 adierazten digu

 denboraren hotsa,

 jira bat hona eta

 jira bat haruntza,

 buelta ta buelta dakar

 gure heriotza.


inprimatu