inprimatu
Iñazio Jauregi «Xapre»ri
Izenburua:
Iñazio Jauregi «Xapre»ri
Sinadura:
Iraola, Patxi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Patxi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1145.zk.
Orrialdea:
63

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iñazio Jauregi "Xapre"ri

 

Iraola, Patxi

 

 Pentsamentuak agertutzeko

 leku emanaz hitzari

 hitz eraso hau bota nahi diot

 Haitzarte-ko harkaitzari

 motibo honek lagun deioke

 bertso hauen emaitzari

 harkaitz bezela maitatutzen dut

 gorrotoan ez naiz ari.

 

 Pauso gaizto ta Gaintzuola-tikan

 aurreraxego Haitzarte

 larre bideko sarrera bat du

 ahuntz ardientzat gaitz ate

 han sartzen danik ez da itzultzen

 laguntza ezik bitarte

 hortan saiatuz han amaitu zen

 Iñaxio-ren izate.

 

 Ibilaldian nenbilelarik

 uharkako urbidean

 geldi une bat egina nuen

 Haitzarte-ren urbilean

 ezbehar beltz bat gertatu bait zen

 iragan irailean

 Iñaxio-ren irudi dena

 buruan nerabilean.

 

 Animaliak deskuida dira

 urte bat baino gehigoan

 aurreraka joan beheraka jeitsi

 ta gora ezin igoan

 aita zanari hauxe askotan

 entzun izandu nioan

 ardien bila sokaz jeitsi ta

 ibiltzen zela mailoan.

 

 Harrapalean bildotsa preso

 toki itsusi xamarra

 esku hutsikan sartu omen zen

 ez soka ta ez amarra

 mila beatzireun larogeitasei

 irailaren hamarra

 Ordizin peri famatua zen

 asteazken ilunabarra.

 

 Iñaxio ere pesta ta peri

 eguna han igaroa

 eta ondoren aprobetxa nahi

 ilun ertzeko aroa

 bildots gaisoa salba nahi zuen

 hain zen mutil oparoa

 biak miloan amildu eta

 hura zen paraderoa.

 

 Oh, heriotza! bila joan gabe

 agertutzen da bidera

 Iñaxio-ri egun horretan

 gerta zitzaion hau bera

 penagarria izan behar zun

 amildutzean gainbera

 bildotsa eta biak aurretik

 eta harriak gainera.

 

 Golpe haundia izan behar zun

 buruan zuen zaurian

 ia hilabete igaro zuen

 koman edo hilzorian

 Zaldibia-ko pesta egunez

 zazpigarrena urrian

 bihotz minduen negarren jasaz

 ehortzi zen hilobian.

 

 Hiletak ere egin zizkaten

 demokrazia dan gisan

 lehendabiziko zeremonia

 kristauan legez elizan

 bere lagunak bitarte hortan

 prestakuntzetan zebiltzan

 plazan omen bat egin zitzaion

 merezi zuen baldintzan.

 

 Utzi zituen oso ta txori

 oiloak eta oilarrak

 utzi zituen aita ta ama

 senide ta lagun zaharrak

 maitatzen zuen izadi dena

 mendiak eta ibarrak

 azken agurra egin genion

 eta utzi herritarrak.

 


inprimatu