inprimatu
Seguratarra Donostiyan
Izenburua:
Seguratarra Donostiyan
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
78.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Seguratarra Donostiyan

 

V.

 

 -¿Ateratzen aldute

 emen agiñikan?

 -Bai, bai ta emen egin

 gabe miñikan.

 ¿Nai aldezu atera?

 -¿Baña ortarako

 jakiñ nai nuke zenbat

 diran aterako.

 -Nai dituzun guztiyak;

 bat, bi nola iru.

 -Ez, ez. baten gatikan

 ia zenbat diru

 ateratuko ditan

 -Agiñ batengatik

 bi pezeta bakarrik

 kobratutzen dakit.

 -¡Gizona! ¿kendutzeko

 agiñ bat bakarra

 bi pezta? ¡ezta ori

 ofiziyo charra!

 ¿ta bost edo sei kendu

 nik nai banituke?

 -Orduban merkiago

 izango zenduke

 zergatik zenbat eta

 geyago kendu,

 orduban ta geyago

 merkatutzen degu

 Aboko denak ari

 gabe sesiyuan,

 aterako dizkizut

 erdi preziyuan

 -¡Baña aditu beza!

 -¿Zer dezu bildurra

 moztuko ote dedan

 mingañen muturra?...

 eta ortikan askar

 joaten ezbazera,

 agiyan atetikan

 irtengo etzera

 -Jauna atera bezait

 -Zuazkit ortikan,

 iriyari ezdiyot

 kentzen agiñikan

 


inprimatu