inprimatu
Pobrien kanta
Izenburua:
Pobrien kanta
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
76.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pobrien kanta

 

V.

 

 Gizon zar pobre batek zerura

 biyotz barrendik erregu

 egiten zuben, norbait zeriyen

 bera gana urrikaldu;

 munduban pozak, munduban penak

 gaziyak biar ditugu,

 Jaunak argatik gauz oyek danak

 emen zabaldu dizkigu,

 baña ¡ai! neri ontasun ordez

 emandit zobra kastigu,

 ala pobriak dicharen truka

 zorra besterik ezdegu.

 ¿Eta ontatik nola libratu?

 ¿noiz itzuli gindezke gu?

 ¡Arrazoi aundiz zeru altura

 arrazoiz keja geragu,

 zergatik zorra euli-mandua

 bezela pegatzen zaigu

 ! eta iskincho egiñ naitare

 gañetik kentzen etzaigu.

 ¡Ez dala erri pobre gaberik

 lenaztik sobra dakigu,

 pobriak biar diradelare

 ezagutuba daukagu,

 baña ¿zer milla diabru, beti

 guk izan biar aldegu?

 


inprimatu