inprimatu
Pelota plaza berriya
Izenburua:
Pelota plaza berriya
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
604.zk.
Orrialdea:
3

Pelota plaza berriya

 

Iraola, V.

 

 Jakiñik gogotikan

 landutzen dirala

 Brechatikan Aldamar

 kalera nuala

 iksutera bi egun

 dira, joan nintzala.

 Oso arriturikan

 begira neguala,

 Albuan neukan bati

 esan niyon ala,

 plaza ederragorik

 alchatu etzala

 Erantzun dit esanaz

 chit egiya zala,

 baña traba batekiñ

 jakiñ gabe nola,

 plaza jabiak estu

 arkitzen zirala;

 bada batayatzeko

 desio bezala,

 euskaldun izen baten

 billa zebiltzala.

 Far irriyan erantzun

 diyot beriala,

 ainbeste estutzeko

 kontuba ezdala.

 Izen bat egokiya

 arentzat badala,

 eta nere ustian

 aiñ ederra dala,

 non uste detan zure

 konforme zerala.

 Esan diyot batere

 egiñ gabe gala,

 berialashen jarri

 litzayokiala,

 izen egiyazko bat

 onla: "ALPER SALA."

 ...................

 ...................

 Farrez algaraz diyo,

 ¡arrayiak pola!

 ezta izen makala

 ¡¡bejondayola!!

 


inprimatu