inprimatu
Nola entzun ala erantzun
Izenburua:
Nola entzun ala erantzun
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
631.zk.
Orrialdea:
3

Nola entzun ala erantzun

 

Iraola,V.

 

 Mirabe gazte guztiz eder bat

 ederrik bada manduan,

 zenar bat pozik artu nayian

 aspalditikan seguan.

 Ori jakin da mikelete bat

 atrebiturik lenguan,

 non juan zitzayon boina gorriya

 kasik arturik eskuan,

 eta mirabe ezkon zalia

 laister pretenditu zuan,

 esanaz-dama, ara ni emen

 zenartzat nai baninduan.

 Arrokeriyan erantzun diyo

 eta izketa altuan,

 aur gaizki asi batek erantzun

 lezaken burla moduan.

 -Zu etzerade neretzat diña

 orra prest jarri kontuan.

 Mikeletiak entzun orduko

 esan diyo segiduan.

 -Beste zazpi bat mikeletekiñ

 etorriko naiz orduan.

 


inprimatu