inprimatu
Nekazariya
Izenburua:
Nekazariya
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
97.zk.
Orrialdea:
2-3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nekazariya

 

Iraola, V.

 

 II

 

 Bero sutsuak kupira gabe

 kiskaldu nairik arte guriya,

 ezdu galdutzen esperantzikan

 naiz dena egon negargarriya.

 mirarik gabe entzuten zayo

 "iruki zagun fede biziya

 berak ematen digu legorra,

 berak emango digu euriya...

 bere eskuan uztendu dena

 zergatikan dan Jaungoikotiya.

 

 Orrengatikan odei beltzetik

 kanporatzian chimist su-garrak

 barazki dena purrukatuaz

 euri-zapar ta kazkarabarrak;

 chit fede biziz diyo dirala

 beldurgarrizko ekaitz indarrak

 "geren gaztiguz Jaunak bigaltzen

 dizkigun galmen eta negarrak

 geradelako esker gabeak.

 geradelako Luzifertarrak

 

 Ikusitzen da goza eziņik;

 penaz betea gizarajua,

 artadi denak zatitu eta

 negu oroitzak ikaratua:

 baņa batotan betustetu ta

 eskasa dala bere frutua,

 trukatutzen da alegerian

 lengoko pean samiņ estua,

 eta biyotzez kantatutzen du

 Euskal-erriko kanta santua.

 

 Ala aberats, bear dalarik

 goititutzen da bere ustea

 orren meriyo lur eder artan

 arkitutzen da gozoz betea:

 zelai, basoak, borda, mendiyak

 gabetandik du bizi tristea

 jauregi eder galaya beziņ ,

 maiteago du jayot echea,

 zeren an bertan arkitzen duen

 poz gozoldia eta pakea.

 

 Gustatzen zaizka aritz tantayak;

 gustatzen zaizka mendi goitsuak,

 bere oņera irritzan jaisten

 diran ur garbi ta paketsuak;

 erramupeko soso belcharen

 kantu goiztarrak ta eztitzuak,

 belardiyetan janaritutzen

 artalde churi pozgarritsuak

 eta guziyak zaitzen dituen

 artzai gaztien chiruliruak.

 

 Egun sentiya baņa lenago

 jai egunean lego antziņaz,

 mendiyan bera meza aitzera

 leyal jaisten da, pauso ariņaz;

 eliz agintza askidatzaan

 arkitutzen da aiņ atzegiņaz,

 topatzen duen lagun leenari

 kontu luzeak buka eziņaz,

 uste gabeko gosari-chiki

 merke samar bat bidez egiņaz.

 

 Meza eguna ez beste danak

 achurkitza ta lur lanak dira,

 egun berriyen argiya baņo

 lenaz atayan emanaz jira;

 zelai, charatik baso beltzera,

 andik goitzen da naiz nai mendira

 ezta irizten bein benik ere;

 ezta irizten bein baserrira,

 eguzki eder urreztatua

 sartzen dan arte itzas azpira.

 

 Ordu eder au alderatzean

 Euskal-erriko nekazariya,

 maiterik gauza guziyaren gaiņ

 sentitzen duen fede biziya,

 ateratzen du buruko boina

 auzpez jartzen da gizon sutiya,

 belaunikatzen du lur berean

 chit deboziyoz belaun eskuya...

 dorre beltzean asi dalako

 jotzen tristero Abe-Mariya.

 

 Itaitutzen du paoch, belarra

 achurtzen ditu sendo lur-beak,

 landan, saroyan, baratz, alorran

 eztu lekurik, ez lokabeak;

 esker gaiztoko uri bearrak

 bigaltzen dizka atzekabeak

 urritu gabe diralarikan

 ontasunaren bere jabeak,

 diralarikan nekazariyen

 egite denak azkengabeak.

 

 Miņgarri eta guztiz neketsu

 igarotzen du nekez eguna,

 kupira gabe miņgarriyago

 izutzen duen arrats illuna;

 baņa izanik ibarrik ibar

 egite dana aunditasuna,

 nola dan beti goyenekua

 jatorrez duen anaitasuna,

 saritutzeko eztu faltako

 Jaungoikoaren laguntasuna.

 


inprimatu