Mariyari
Iraola, V.
Inaziyo Mari
etorri sait neri,
bertso bi jartzeko
maite zuben ari;
aditurik ori,
asten naiz kantari
kontenta dediyen
Inaziyo Mari.
Sufri araztiatik
ala dirurizu,
biyotzikan gabia
esaten dirazu;
¿zoragarriya nola
izatia naizu,
gasua uate gabe
ostu badirazu?
¡Laztana nola egiñ
¡nola zure jabe,
utzi baldin banazu
asnasarik gabe
zure meriyo banitz
sartuba lurraz be,
anchen bertan iltzia
askoz nuke obe.
Zu zerade lora bat
nere zoramena,
bikañagorik arki
eziñ litekena;
ta ni sinistanazu
aize biguñena,
beti zu lantandubaz
pasatzen naizena.
Zure kaleko arri
latz bati, Mariya
kontatu niyon nere
naigabe guziya;
¡ia etzan izango.
damuba aundiya,
bi parte egiteko
kaleko arriya!
Choriyak galdetutzen
dirate kantetan,
añ trise egoteko
zer sufritzen detan;
eta nik erantzuten
diyotet penetan,
zure amoriyorik
zergatik ezdetan.
¿Nola ezdet egingo
negar oroitzian
eta pentsamentura
sartu bakoitzian?
mugitzen zan diz-dizka
nere biyotzian,
mugitzen diran giza
izarrak urian.
Bi edo iru aldiz
esan dirasunez,
farra, egiten dezu
nere naitasunez,
uste det ori dala
pentsatu detanez,
zuk aberatsa nai ta
ni berriz izan ez.
Munduban maitasunik.
baniyon iñori,
bakarrikan zan nere,
ama-maitiari;
ondoren eztakit zer
pasa zaten neri,
amaren naitasuna
artutzeko zuri.
Ume ezker gabia
jakiñik ziñala,
badakizu biyotzez
maite zindudala;
alare ilko naiz ni
zuk ez uste ala,
"agur nere Marichu
esaten detala.
|