Lengo ontzi-baforia
V.
Prantzes muso gorri bat
sartu zan tratuan,
andik ateratzia
errez zalakuan:
lanian prestatutzen
asitzerakuan,
irabazi aundiyak
sartubaz zakuan
baņa an laja zuen
lengoko lekuan.
Jaun arren esperantza
ainbestekua san,
baņa Katillu kirten
asko fiyo etzan;
belarrira isillik
berak ziran esan,
pozik sartuko zala
alako enpresan,
barrika sagardua
baldin izan bazan.
Gero ziyon baneuka
alkatien bara,
nik sartuko niyoke
barrenen ikara;
nola Koncha polita
gaizki duen para,
bigalduko nizkake
bi aguazill ara,
lotu t'eramateko
andik kartzelara.
Galiziyatik ziran
gizonak etorri,
putzuban sartutzera
ontzi alper ori;
zurezko oi gaņian
zuteneko jarri,
ziruriyen urera
joango zala zarri,
danak oju egiņaz
atzotikan Ąarri!
Nonbait bere izenaz
egiņikan gala,
pentsatu zitekian
zerbait falta zala,
orrengatik uste zar
ikusirik ala,
bere ondar lekutik
irtengo etzala,
aliketa jo arte
marcha Erriala.
Etzanda soseguan
alper arrek nozki,
iya bost illabete,
lasai daramazki
eta guziyak nola
etzituben aski,
an pasako zituben
beste amazazpi,
katubaz ezpazuten
andik mugiasi.
Jachitzen zan bezela
piskana piskana,
iya egin zitzayon
bidian deskana;
ibilliyak etziran
izango bost kana,
ta ustera egiten
berak nai zuana,
an bertan etzango zan
nekatua dana.
Betiko egon naya
anchen ondarrian,
gizonak jarri ditu
kasketa charrian;
baita atzaparture
danak indarrian,
ta nola nai eztuben
konpondu onian,
purrustan sartu dute
ipurdiz urian.
Gero putzuban sartu
zanian ontziya,
chaloka abiyatu
zan jende guziya;
Ąango ziririkuak!
Ąango alegriya!
thunthunaren soņuban
aņ diyot egiya,
pozez neroni dantzan
asi nintzan iya.
|