Legorreko arrantzalia
Iraola, V.
¿Baña zer gertatzen zaik
gaur, Pachi Santua,
abua zabalduta
orren larritua?
-Laister geldituko aiz
oso arritua,
jakiten dekanian
nere pekatua.
Chipiroi bat galanta
tomatez nastua,
bere tintezko shalchan
ederki beztua,
kazuelatik katu
gisan nik ostua,
niokan arri farrez
begira poztua,
eta jaterakuan
¡Jaungoiko justua!
non jabia sortzen dan
kiskilla Puztua.
Nola dan gizon charra
pozoitu gaiztua,
ainbesteraño sartu
ziakan izua,
non klak tragatu detan
chipiroi osua.
Oraiñ bota nayian
niok estatua...
-¿Eta izanikan i
aiñ mutill listua
orrengatikan ago
orla sustatua?
¡A! lukainka-echea
tonto lapikua!
¿orren erremeyua
zer daukak aztua?
Bota zak ortz tartetik
lenbizi chistua,
ta gero aguariñ bat
traga zak, ¡astua!
|