Lagun zarra!
Iraola, V.
¿Aizak Belcha, zergatik
lurrian aiz etzan?
¿mingaña totelduta
eziñ aldek esan?
Ori dek zurrutian
aizelako izan
eta maturreraño
bete ezbaitzan,
ni bezela plantoso
ibilliko itzan:
Pauso bat, zuzen eziñ
emanik aurrera,
korchuba galdu eta
an joan aiz lurrera.
ikusirik añ gaizki
ire ibillera,
zeladoriak artu
balute charrera
billatuko zitekan
iretzat perrera.
Orrengatik nai diat
nik beti aukeran.
mozkortu gabetandik
kontu aundiz eran;
ni arrapatutzera
orrelako eran,
lotuta eramango
niotekek leran,
ederki afaltzera
irekiñ perreran.
Nola aizen askotan
añ gaizki ikusi,
orrengatik biar dek
eratia utzi:
¿ez aldek nere gandik
oraindik ikasi?
¡mutill baldin nai badek
luzaruan bizi,
erariyari laja
akiyok lenbizi!
Irikiya badagu
echeko atia,
onena egingo dek
alcha ta, joatia;
nola arkitzen aizen
ederki betia,
argatik dek iretzat
askotaz obia,
bestela pasako zaik
gañetik tranbia.
|